ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Jardines.- Emisión Conjunta España - Irán.

  • Jaulkipen-data: 10/10/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 60 (20 de cada valor postal y 20 viñetas)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 y 2.21 €
  • Tirada: 1.000.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 3/4

Lorategiak izenarekin bi seilu jaulkiko dira: bata, San Ildefonso Granjari buruzkoa da (0,78 €), eta besteak, Bagh-e-Shazdeh Lorategiko irudi bat erakutsiko digu (2,21 €). Bi seilu hauek emango diote hasiera Espainia-Iran baterako jaulkipenari. Seiluak bi herrietako banderak elkarri lotuta erakusten dituen bineta baten daude elkartuta. Bineta horrek ez du ageriko baliorik.

21020051

Espainiako filateliak 2000. urtean jaulki zituen Belgikarekin batera bi seilu eta bloke-orri bat, Carlos V.aren jaiotzako 500. urtemuga betetzen baitzen. Harrezkero, egon dira baterako jaulkipen gehiago ere, Alemaniarekin esaterako, Eguberriei buruzkoa, Suediarekin, Nobel Sariei buruzkoa, edota Txinarekin, Arkitekturari buruzkoa. Baterako jaulkipen hauekin lortzen dena da Espainiako filatelia beste herrialde batzuetakoarekin ondo elkar ulertzea; balore filatelikoak ezagutarazten laguntzen dute baita bildumak egiteko zaletasuna bultzatzen ere. Eta gainera, herrien arteko lotura kulturalak indartu eta sakontzeko balio dute. Espainiari dagokionez, Segoviako San Ildefonso Granjako lorategiak ageri dira. Felipe V.ak 1721. urtean eraikitzeko agindu zuen izen bereko jauregian daude. Parterreetan banatu zituzten gune ezberdinak Versallesetik etorritako lorazain talde frantses batek, Esteban Boutelou Lorazain Nagusiaren eta Renato Carlier eskulturagilearen agindupean, hain zuzen. Ugariak dira txarroak, estatuak, iturriak, urmaelak eta ur-jauziak, Thierry, Fremin eta Bousseau artistek egindakoak gehienak. Seiluan lorategien ikuspegi bat daukagu, Fuente de la Cascada delakoa ikus dezakegu, eskailerak diruditen urmael ugari eta jainkoen, ninfen eta izaki mitologikoen eskultura-multzo asko. Guzti horiek ikuspegi zoragarriak eta ur-joko ederrak sortzen dituzte. Bagh-e-Shazdeh Lorategia (Printzearen Lorategia) da Irango seiluan ikus dezakeguna. Irango hirugarren handienetakoa den Kerman izeneko probintzian dago kokatua. Lorategiko eraikin nagusia Qajarreko printzeen udako egoitza izan zen eta gaur egun luxuzko jatetxe bihurtu dute. Persiar erako lorategi tipikoa osatzen du multzo horrek eta baditu hainbat iturri eta pabilioi. Seiluak erakusten diguna da lorategien ikuspegia, erdiko irudian pabilioi nagusia eta iturrien urmael mailakatuak.

Partekatu zure sareetan