ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

X Conferencia Euromediterránea

  • Jaulkipen-data: 03/11/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,53 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Bartzelonan azaroaren 27an eta 28an egingo den Gailur Mediterraneoa (Euromed) dela-eta, Mediterraneoko erriberako herrialdeen artean garatuko den bilera garrantzitsu horren berri emango duen oroitzapenezko posta-zigilua jaulki da.

21120051

Gailur Mediterraneoa 1995. urtean Bartzelonan I. Konferentzia Euromediterraneoa sortu zenez geroztik egiten den hamargarren batzarra da. Orduan antolakuntzako kide ziren herrialdeetako atzerri-arazoetako ministroek parte hartu zuten, eta aurten lehen aldiz estatu- eta gobernu-buruek hartuko dute parte. Horregatik izendatu da Gailur Euromediterraneoa. Gailurrak “Europar Batasunaren eta Mediterraneoko hegoaldeko erriberako herrialdeen artean erregionalismo irekiaren adibide paregabea ezartzea” du helburu, hartara “guztien arteko akordioz, egonkortasun politikoko eta oparotasun ekonomikoko eremua sortu ahal izateko”. Aurreikuspenen arabera, Euromed-en 40 bat herrialdetako arduradunek hartuko dute parte. Horien artean, Europar Batasuneko 25 herrialdeak, bertan sartu nahi duten Bulgaria eta Errumania eta Mediterraneoko hegoaldeko herrialde guztiak daude, Israel eta Palestinako Agintaritza Nazionala barne. Salbuespen bakarra Libia da, begirale iraunkor gisa parte hartuko baitu. Auzotasun-politika hobetzeko asmoz eta azken urteotan jasan diren arazo larriei, hala nola Ekialde Ertaineko gatazka etengabeei, nazioarteko terrorismoaren gorakadari eta kontrolik gabeko migrazio-fluxuei konponbidea aurkitu nahian, aurtengo Gailurrean eztabaidatuko diren puntuen artean terrorismoaren eta delinkuentzia antolatuaren kontra borrokatzeko lankidetza polizial eta judizialeko sare europarra sortzeari dagokiona nabarmentzen da. Halaber, mediterraneo ertzeko Afrikaren egonkortasuna mantentzeko, migrazio-fenomenoa bereziki azpimarratu nahi da, estatu kideen artean baterako kudeaketa-neurriak hartuz. Gailur Euromediterraneoa Bartzelonako Nazioarteko Konbentzioen Zentroan (CCIB) egingo da, iaz 2004ko Bartzelonako Kulturen Foruma hartu zuen leku enblematiko horretan. Posta-zigiluan hiriaren irudi bat eta batzarraren logotipo ofiziala ageri dira.

Partekatu zure sareetan