ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

JUVENIA 2005

  • Jaulkipen-data: 25/02/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado y fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

30220051

Juvenia 2005 Gazteentzako Filateliako Erakusketa Nazionalak bi urtetik behin egiten du biltzea, eta oraingo honetan, otsailaren 25etik eta martxoaren 5era, XIX. edizioa egingo du Bartzelonako Tordera hirian. Erakusketaren inaugurazioarekin batera, Sant Esteve elizako kanpandorrea erreproduzitzen duen seilua aterako dute. Juvenia, izenak berak erakusten duen bezala, batez ere gazteei zuzenduta dago, haiek baitira etorkizuneko bildumazaletasun filatelikoaren oinarri. Edizio hau “Agrupación Filatélica de Tordera” elkarteak antolatu du. Juvenia 2005ean, Espainiako, eta Portugal eta Frantzia bezalako inguruko hainbat herrialdetako 13 eta 21 urte bitarteko gazteen ehun bilduma filateliko inguru erakutsiko dituzte. Epaimahaia sei kidek osatuko dute eta haiek baloratuko dituzte aurkeztutako bildumak. Erakusketa honen barne hainbat kultur ekintza ere egingo dituzte: ikastaroak, lantegi filatelikoak, musika eta antzerkia. Erakusketan ere Italia, Frantzia, Portugal, Belgika, Holanda eta Luxenburgotik bertaratutako Gazteen Ordezkarien Topaketa egingo dute. XIX. edizio hau amaitzean, Errioxako Kalagorrin egingo duten “Juvenia 2007” aurkeztuko dute. Herria gurutzatzen duen ibaiaren izena du Tordera udalerriak, eta Maresme-ko eskualdean dago. Lurrez, bertako herririk zabalenetakoa da. Zati bat Montnegre-ko Parke Naturalak okupatzen du. Bertako ekonomiaren ardatz nagusiak nekazaritza, eraikuntza-materialen fabrikak, ehun-fabrikak eta espartin-fabrikak dira. Iragan historiko eta artistikoaren lekuko dira “Comte de Valltordera” izeneko erdi-aroko gaztelua, Sant Esteve eliza, Sant Pere Riu eta Sant Llop d´Hortsavinyà elizak, Sant Ponç kapera eta Roca-rossa monasterioko hondakinak; guztiak hiriaren inguruan. Seiluak, hain zuzen ere, Sant Esteve-ko dorrearen irudia du. Dorre hori hiru zatitan egin zuten: lehendabizikoa, XI. mendeko erromanikoa da, eta beste biak beranduagoko mendeetakoak. Azken zatia XVI. Mendekoa da. Zigiluan, logotipo moduan, Torderaren sinboloa agertzen da: birigarroa.

Partekatu zure sareetan