ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

IV Centenario de la publicación de “El Quijote”

  • Jaulkipen-data: 22/04/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Estucado engomado mate fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 78 x 105 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28; 0,53; 0,78 y 2,21 €
  • Tirada: 1.000.000 de hojas de bloque
  • Horzduna: 13 3/4

Miguel de Cervantesen El Ingenioso Hidalgo Don Quijote de la Mancha liburuaren argitalpenaren IV. mendeurrena bete den honetan, lau seiluz osatutako multzo-orri bat argitaratu da. Seiluek literatura unibertsaleko maisulan honetako hainbat gertakari jasotzen dituzte.

30420051

1605. urtean Kixoteren lehen argitalpena atera zen Juan de la Cuestaren inprimategitik, Madrildik. Garai hartan, mezenas bati eskaini ohi zitzaion obra oro, eta Béjarreko Dukeari eskainia da hau. Aipaturikoak laguntza ekonomikoa eman ohi zien idazle eta artistei, bere izena moldezko letrekin inprimaturik ikustearen truke. Nobela bi zatitan banatuta dago –bigarrena, handik 10 urtera argitaratu zen eta Lemoseko Kondeari eskainia da-, eta zalduntzako liburu pila irakurtzearen ondorioz burua galdutako Mantxako kapare baten gertakari eta malurak kontatzen ditu. Kapareak zaldun ibiltari bilakatzeko eta munduan zehar abenturak bilatzera, “bidegabekeriak desegitera” eta justizia- eta zintzotasun-printzipioak betearaztera irteteko erabakia hartu zuen. Zaldun ibiltari on orok bezala, unerik zailenetan gogora ekarri ahal izango zuen dama bat behar zuen, eta Dulcinea del Toboso izena eman zion neska laboraria hautatu zuen bere idealei jarraiki. Neska hura munduan zen dontzeilarik ederrena zen Kixoteren ustez. Ezin falta zitekeen ezkutari leiala ere, eta batailetako altxorrak eta uhartearen gobernamendua emango zizkiola hitz emanez konbentzitu zuen On Kixotek Santxo Panza izeneko nekazaria bere ibilaldietarako bidelagun izateko. Eleberrian zehar, umorez eta samurtasunez bustiriko abenturak gertatzen dira etengabe, eta On Kixoteren idealismoa eta Santxo Panzaren errealismoa kontrajartzen dira elkarrizketa aberasgarrietan. Zaldunak eta ezkutariak Mantxa, Sierra Morena, Aragoi eta Katalunia zeharkatu zituzten beren jaioterrira itzuli aurretik. Jaioterrian, ordea, heriotza-tokian, zentzutasuna berreskuratu zuen On Kixotek eta uko egin zien bere erokeriei eta heroismo-ametsei. Kixote, XVI. mendeko literatur generoetan nagusi zen zalduntza-liburuei eginiko parodia da, eta eleberri modernoari eman zion hasiera. Honen egilea, Miguel de Cervantes (Alcalá de Henares 1547-;Madril 1616), soldadu izan zen eta Lepantoko Guduan hartu zuen parte turkiarren aurka. Gudu horretan, esku ezkerra galdu zuen. Hainbat literatur genero landu zuen: eleberria, antzerkia, komedia, entremesak eta poesia. Shakespeare hil zen egun berean hil zen, apirilaren 23an, “Liburuaren Egunean”, eta Hirukoiztarren komentuan ehortzi zuten Hirugarren Ordenaren araberako arauari jarraiki; “aurpegia agerian eta frantziskotarren marrega edo zaiela jantzirik zuela”. De cada uno de los cuatro sellos que componen esta serie se estampó una Prueba de lujo con formato de hoja bloque.

Partekatu zure sareetan