ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Sellos Autoadhesivos.- Para los niños.- Los Lunnis

  • Jaulkipen-data: 16/09/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: Ilimitada

Orain bada filatelia haurrentzat ere. Los Lunnis haur-sailari eskainitako zortzi seilu eransgarriko txartela atera da.

30920051

Los Lunnis 2003ko irailaren 15ean hasi zen ateratzen eta umeentzat TVEko serierik gustukoenetako bihurtu zen laster. Oso biziak eta oso jatorrak dira zortzi pertsonaia printzipalak: Lucho, Lublú, Lulila, Lulo, Lula, dena dakien Lupita, Lutecio maisua eta Lubina sorgina. Ahozabalik uzten dituzte beren jarraitzaileak, halakoak dira-eta: ausartak, barrabastxoak eta, batera, xaloak. Goizero agertzen dira, lehen orduan, egun ona opatzeko eta eguna ilusioz hasten animatzeko. Bazkal orduan eta merienda-orduan ere agertzen dira, eta, azkenik, arratsaldeko zortzietan, txikienei ohera joaten laguntzera. Seriea TVEk ekoiztua da, Valentín Villagrasak sortua eta zuzendua. Helburua du elkarbizitzari eta tolerantziari, bi balore horiei, errespetua izaten erakustea; baita ondo pasaraztea, jolastea eta heztea ere. Programa hau garatzeko 200 profesional baino gehiagoko talde handia ari da lanean: gidoilariak, txontxogilogileak eta espezialistak. Oraintsu, haur-programarik onenarentzako saria eman dio Los Lunnis-i Hamburgeko Komunikabideetako Nazioarteko Jaialdiak.

30920052

Haurrentzako eta nagusientzako programazioen arteko ordu-bereizketa 1964an hasi zen Telerín familiarekin: Tete, Maripí, Pelusín, Coletas eta Cuquín “Vamos a la cama que hay que descansar…” kantari. Telebista zuri-beltza zen sasoi hartan. 70eko urteetan Don Pepino y el Loro izan zen, eta hamarkada bat geroago Telén, Telín, Telón, Mamicama eta O’Clok katua.

Partekatu zure sareetan