ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

XV Cumbre Iberoamericana

  • Jaulkipen-data: 13/10/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Espainia, eta bereziki Salamanca, Nazioen Komunitate Iberoamerikarreko estatu- eta gobernu-buruen XV. Gailurraren egoitza bilakatuko da urriaren 14an eta 15ean. Hori dela eta, Correos-ek seilu bat egin du, eta Salamancako Unibertsitatearen irudiaz baliatu da horretarako. Salamancako Unibertsitatea Europan direnetan antzinakoenetako eta entzutetsuenetako bat da, eta unibertsitate iberoamerikarretara proiektatu da beronen antolakuntza-eredua.

31020051

XV. Gailur honen bidez bultzada berri eta bizia eman nahi zaio hiru europar herrialde (Espainia, Portugal eta Andorra) eta 19 herrialde latinoamerikar batzen dituen foro bati. Gailur Iberoamerikarraren ospakizuna, Joan Karlos I.a Espainiako Erregearen izendapenaren 30. urteurrenarekin bat datorrena, Amerikako Idazkaritza Nagusiaren abiapuntua izango da. Bitarteko berri honek Gailurretan adostutako programei segimendua egiteko balioko du. Gure herrialdeak, XV. Gailur Iberoamerikarraren anfitrioi gisa, ondoko erronkak jarri dizkio bere buruari: demokraziaren aldeko baterako gune baten eredua sortzeko laguntza eskaintzea, eta gizarte-kohesioa, garapen iraunkorra eta giza eskubideen defentsa lortzea. Salamancako Gailurraren programak oso zehatzak diren bi gai jorratuko ditu: emigrazioa eta Latinoamerikaren eta Europar Batasunaren arteko harremanak. Ondoko gai, foro eta proposamenak ere hartzen ditu kontuan bere egitekoen artean: Hezkuntza Zorraren truke, Enpresa Foro Iberoamerikarra, Finantziazioaren eta Pobreziaren aurkako Borrokaren gaineko Hiri Foroa, Kultur Eskutitz Iberoamerikarra, Garapenerako Agenda eta Doktrina Iberoamerikarrak. Espainiak, Amerika aurkitu izanaren 500. urteurrena ospatzen ari zela eta, Gailur Iberoamerikar bat antolatzeko proposamena egin zuen, eta Mexiko eta Brasil herrialdeen babesa izan zuen. Lehendabiziko herrialdeak lehen Gailurra hartu zuen 1991. urtean, bigarrena Espainian egin zen 1992. urtean, eta Brasilen hirugarrena 1993. urtean. Mexikok proposatuta, zentzu politikoa eman zitzaion Gailurrari, herrialde iberoamerikarren artean koordinazio eta lankidetza handiagoa lortzeko baterako guneak identifikatzeko. Gailurrean parte hartzen duten herrialdeek Batzar Iberoamerikarra, kontsulta-foroa eta hitzarmen politikoa, osatzen dituzte, eta inguru internazionaleko erronken gaineko gogoeta egitea dute helburu.

Partekatu zure sareetan