ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

V Centenario de las Cortes de Toro.-Juana I de Castilla

  • Jaulkipen-data: 04/11/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Toroko Gorteen V. mendeurrena dela-eta, gertakari hark Espainiako historian zer-nolako garrantzia izan zuen gogora ekarri nahirik, hura gogoratzeko posta-zigilu berezi bat sortu dugu.

31120051

Isabel Katolikoa hil ondoren, Gaztelako Gorteak Toron batu ziren, 1505ean, bi eginkizun handi esku artean harturik: erregina zenaren testamentua berrestea (testamentu hartan alaba Joana izendatu zuen Gaztelako erregina eta bere erreinu eta lur guztien jabe), eta Toroko Legeak onartzea, Isabel erregina zenak berak idatzi baitzituen, hil baino apur bat lehenago. Toroko lege haiek 1505eko martxoaren 7an sendetsi zituzten. Guztira 83 lege edo agindu dira, batez ere Zuzenbide Zibilarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzkoak. Labur-labur esanda, lehenengo biak lege-iturriei buruzkoak dira, hau da, Gaztelako lege-araubidea osatzen zuten arlo eta atalak aplikatzeko hurrenkerari buruzkoak; 3.etik 46.era oinordetza-zuzenbideari buruzkoak dira; 47.etik 62.era ezkontzari eta ezkontzaren ondorioei buruzkoak; 64.a, 66.a, 67.a eta 76.a Zuzenbide Prozesalari buruzkoak; 68.etik 75.era eskubide errealei eta obligazio-eskubideei buruzkoak; eta, azkenik, 77.etik 83.erainoko legeek zuzenbide penalarekin dute zerikusia. Toroko lege horiek 1889.era arte egon dira indarrean, Kode Zibila onartu arte, eta, halako garrantzia izan dute, eta hain dira interesgarriak, herrialde honetako legelaririk onenek hartu izan dute haiek aztertzeko lana. Joana andrea (Toledo 1479-Tordesillas 1555) 1505etik hil arte izan zen Gaztelako erregina, baina, buruko arazoak direla eta, inoiz ez zuen erregina-lanik egin. Lehenik, senarrak bete zuen Gaztelako Erreinuko erregetza, eta, gero, hura 1506an hil baitzen, ustekabean, aita jarri zen errege, Fernando Katolikoa. Zigiluan, Joana I.a Gaztelakoaren irudi bat jarri dugu, 1500ekoa. Taula baten gainean dago egina, olioa erabiliz, eta egilea ez dakigu nor den, baina bai flamenkoa zela. Valladolideko Eskulturako Museo Nazionalak utzi digu, justu zigilu hauek egiteko.

Partekatu zure sareetan