ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ÁRBOLES MONUMENTALES

  • Jaulkipen-data: 17/01/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

40120051

Zuhaitz Monumentalak sailean Madrilgo Erretiro parkeko Ahuehuete-ari eskainitako seilua ageri da. Ahuehuete edo Taxodium mucronatum , Mexikoko Altzifre izenez ere ezaguna den zuhaitzak, Ipar Amerikan du jatorria. Zuhaitz konifero hau munduko espezierik urtetsuenetarikoa da. Hosto lantzeolatu eta txandakakoak ditu. Ibaiertzetan zehar ugaltzen da; horregatik esan nahi du bere izenak "Uretako zuhaitz zahar" mexikar lurretan, bizi luzea eta ur-premia duelako. Ahuehuetearen eta luzean zein zabalean hartzen dituen neurri eskergen adierazgarri moduan, Oaxaca-tik hurbil, Santa María de Tule-ko kanposantuan dagoena aipa genezake. Hain da ugaria ahuehuetea herrialde aztekan, 1921. urtean, Mexikoko independentziaren mendeurrena ospatzeko "Zuhaitz nazional" izendatu zuten. Hainbat kondaira iradoki duen eta apaingarri gisa erabilia izan den ahuehuetearen oso ale adierazgarriak daude Espainian, bai edertasunagatik eta bai tamainagatik. Izan ere, Printzearen lorategietan, Aranjuezen, gure herrian Sabino izenez ere ezaguna den zuhaitz honen ale bikainak daude. Dena den, seiluak, esan bezala, Erretiro parkekoa ematen du ezagutzera. Zuhaitz honen enbor lodiak eta adar ugariek argimutil itxura ematen diote. Ustez, XVII. mendearen hasieran landatu zuten, izan ere, agirietan jasota baitago eta Erretiro parkearen mende horretako inbentarioan agertzen da. Beraz, espezie honek 2.000 eta 6.000 urte bitarteko bizitza duela kontuan hartuta, eta hizpide dugun honek 300 inguru dituenez, gaztea dela esan dezakegu. Erretiroko ahuehuetea 1992an sartu zuten Madrilgo Erkidegoko "Aparteko Zuhaitzen Katalogoan".

Partekatu zure sareetan