ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

150 Aniversario del telégrafo en España

  • Jaulkipen-data: 26/04/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: 1.000.000

1855eko apirilaren 22an aldarrikatutako Legeak baimena ematen zion orduko Gobernuari “linea elektro-telegrafiko sistema konplexu bat martxan jartzeko, Gortea eta probintzietako hiriburu guztiak zein itsas departamenduak harremanetan jarriko zituena eta Frantzia eta Portugaleko mugetaraino iritsiko zirenak”. Data hori jotzen da telegrafia elektrikoaren abiapuntutzat Espainian eta 150. urteurrena betetzen den honetan, filateliak seilu bat aterako du hura gogoratzeko. Seiluak Morse maneiagailu bat irudikatzen du, transmisio sistema enblematiko eta unibertsalena, alegia.

40420051

Telegrafia elektrikoa bereziki nabarmentzen da XIX. mendeko asmakuntzen artean. Berebiziko garrantzia izango du komunikazioen alorrean albiste eta gertakarien berri ematerakoan ekarriko duen berehalakotasunagatik. Mendearen lehen erdian Gobernuak eta Armadak baino ez zuten erabiltzen hasierako telegrafo optikoa, baina bigarren erdian azpimarratu beharrekoa da telegrafia elektrikoa lurralde osoan ezarri eta gizarte osoaren zerbitzura jarri zela. Egoera politikoa nahasia zen, matxinadak eta iskanbilak nonahi eta ordena publikoa kontrolatzeko ezinbestekoa zen komunikazio sistema azkar bat. Horrela bada, gobernu ezberdinek ez zuten zalantzarik izan eta 1852an inbertsio politika martxan jarri zuten Madril-Irun linea eraikitzea onartuz. Proiektuaren ardura Telegrafoetako zuzendaria zen Jose Maria Mathek izan zuen, eta 1854. urte amaierarako bukatutzat jo zen. Lehenbiziko telegrama, erabilera ofizialekoa baino ez, Isabel II erreginak Parlamentua irekitzerakoan emandako diskurtsoaren transmisioa izan zen eta Pariseraino iritsi zen. Geroago, 1855eko martxoaren 1ean, telegrafoa zerbitzu publikoa bihurtu zen eta urte bereko apirilaren 22an, hasieran aipatu dugun Lege garrantzitsua onartu zen. Bost linea nagusi ezartzea aurreikusten zuen eta Madrildik abiatuta erradio moduan probintzietako hiriburu guztiak eta hiri garrantzitsuenak lotuko zituen. Bigarren fase batean Balearretaraino eta Ceutaraino iritsi zen. Zeharkako hainbat linea ere ezarri ziren, eta 1865ean sareak 11.000 km baino gehiago zituen eta 215 bulego guztira. Telegrafiaren hastapenak ziren, eta garrantzi handikoak – hala adierazten zuten garai hartako aldizkariek- gizartearentzat, merkataritzarentzat, bankarientzat, manufaktureroentzat, itsasontzi jabeentzat, aseguru-etxeentzat, legelarientzat eta prentsarentzat ere. Orduko prentsak “kroniketan estilo arina, laburtua eta datu ugariduna” hautatu omen zuen.

Partekatu zure sareetan