ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Deportes.- Campeonatos del Mundo de Ciclismo. Madrid 2005

  • Jaulkipen-data: 20/09/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Aurten Espainiako hiriburuan egingo den Munduko Txirrindularitza Txapelketarekin bat etorriz, irailaren 20tik 25era bitartean posta-seilu bat aterako da, kirol-jarduera horren oroigarri.Aurten Espainiako hiriburuan egingo den Munduko Txirrindularitza Txapelketarekin bat etorriz, irailaren 20tik 25era bitartean posta-seilu bat aterako da, kirol-jarduera horren oroigarri.

40920051

Munduko Txirrindularitza Txapelketa Nürburgring-en (Alemanian) egin zen lehen aldiz, 1927an, eta harrezkero, kirol-modalitate honetako lehiaketen artean gero eta garrantzi handiagoa lortu du. Espainia, txirrindularitzako tradizio handiko herrialdea, behin baino gehiagotan izan da txapelketaren egoitza. Lehenbiziko aldiz 1965ean izan zen, Lasarteko garai bateko automobil-zirkuituan (Gipuzkoan); 1973an Montjuic-en, Gironan;1984an Bartzelonan; 1992an Benidormen (Alacant), eta, azkenik, 1997an, Donostian. Aurten berriro ere Espainia da antolatzailea, eta lehiaketak iraungo duen 6 egunetan Madrilgo kaleek munduko hainbat lekutatik etorriko diren TB kateak, hedabideak eta txirrindularitza-zaleak hartuko dituzte. UCI Txirrindularien Nazioarteko Batasunak 2005eko munduko txapelketarako onartu duen zirkuituak ezartzen du errepideko probak La Castellana pasealekua ardatz nagusitzat izango duen ibilbidean egingo direla, Dehesa de la Villa-tik eta Herrera Oria kardinalaren hiribidetik igaroz. Parte-hartzaileek, 21,3 Km-ko 13 bira burutuz, 276,9 Km egingo dute guztira. Erlojuaren kontrako probak Casa de Campo-n egingo dira. Asko dira garaileen podiumera igo eta ostadarraren maillota jantzi duten espainiarrak. Espainiar ziklismoaren zilarrezko lehen domina 1935ean iritsi zen, Florete hiri belgikarrean, Luciano Monterok lortuta. Geroztik, garaipenak ugari izan dira, eta domina duela gutxi eskuratu dutenen artean ditugu Oscar Freire, hiru aldiz munduko txapeldun; Miguel Indurain, dominak modalitate guztietan dituena; Abraham Olano, bi aldiz txapeldun; Igor Astarloa eta Alejandro Valverde, urrezko eta zilarrezko domina, hurrenez hurren. Nesken txirrindularitzak ere loriazko sasoia bizi du, Hamilton-en (Kanadan) izandako txapelketan Joane Somarriba espainiarrak erlojuz kontrakoan urrezko lehen domina lortu zuenetik; bi urte lehenago, Dori Ruanok brontzezko lehen domina eskuratu zuen, modalitate berean, Lisboan. Zigiluan UCI-2005 Munduko Txapelketaren logotipoa agertzen da.

Partekatu zure sareetan