ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

América UPAEP

  • Jaulkipen-data: 14/10/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 33,2 x 49,8 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Amerika UPAEP saila –urtero gai berdin batekin Ameriketako, Espainiako eta Portugalgo Posta Batasuneko kideek jaulkitzen duten saila– aurtengoan pobreziaren aurkako borroka gaiari eskainirik dago.

41020051

Zenbait datu ofizialek aipatzen dutenez, 1.100 milioi pertsona inguru muturreko pobrezia-egoeran bizi dira, egunean dolar bat baino gutxiagorekin. Eskualderik txiroenak Saharaz azpiko Afrikan, Hego Asian eta Ekialdeko Asian, Latinoamerikan eta Karibe aldean daude. Pobreziaren aurka borrokatzeko sentsibilizazio-kanpaina honi 2000. urtean ekin zitzaion, noiz eta Nazio Batuetako Batzar Orokorrak, 189 estatubururen eta gobernubururen babesaz, Milurtekoko Garapen Helburuak (MGH) onartu zituen. Helburu horien bidez, 2015 baino lehen zortzi asmo garrantzitsu atzemateko konpromisoa hartu zuten: muturreko pobrezia desagerraraztea, lehen mailako hezkuntza unibertsala lortzea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea, haurren heriotza-tasak murriztea, amen osasuna hobetzea, HIESari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea, ingurumenaren iraunkortasuna ziurtatzea eta garapenerako mundu mailako elkarte bat sortzea. Dena dela, konpromiso horrek atzemanezina dirudi aurreikusi zen datarako; hori dela eta, munduko agintaririk ahaltsuenei (G-8) presioa egiteko, hainbat mobilizazio eta elkarretaratze egin dira aurten, aurretik aipatu ditugun helburu horiek bete daitezen eskatzeko. Behartsuenei laguntzeko lerro horretan kokatu behar da Pobreziaren Aurkako Ekintzarako Mundu Deia, besteak beste Nelson Mandelaren eta Bakearen beste Nobel saridun batzuen babesa duen nazioarteko koalizio zabala. Koalizio horrek 70 herrialdetik gorako 150 milioi pertsonatik gora ordezkatzen ditu, eta bertan hainbat alderdi politikok, langile-sindikatuk, gobernuz kanpoko erakundek, elkarte humanitario, zibil eta sozial eta erlijiosok parte hartzen dute, ideologiaren edo bestelako joeren bereizketarik gabe, beti zerrenda zuri baten pean baturik, pobreziaren aurkako borrokaren nazioarteko ikur gisa. Seiluan, pobreziaren aurkako borroka hondo urdin baten gainean ageri den esku-multzo bat biltzen duen alegoria baten bidez irudikatzen da, eta hauek sinbolizatzen ditu: hezkuntza, lapitz baten bidez; lana, lanabes baten bidez; elikagaiak, ogi-puska baten bidez, eta, azkenik, bi esku ireki, hartzaile gisa. Diseinu hori Enrique J. Carreroren lana da; pintore eta eskultore hori ezaguna da filatelia arloan, beste seilu-jaulkipen batzuen eta hainbat filatelia-erakusketetarako logotipo askoren eragilea izateagatik.

Partekatu zure sareetan