ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

VALORES CÍVICOS

  • Jaulkipen-data: 26/01/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 y 0,53 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

50120051

Balio Zibikoak delako serie bat plazaratu da bi seilu berezi dituela atxikita, Bide Segurtasunari bata eta Odol Emateari bestea. Bide Segurtasunak berdin inplikatzen ditu herritarrak eta Administrazioa, eta gizartean gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Arrazoi horregatik, Administrazioak istripuen prebentziorako ahal diren neurri guztiak hartu behar ditu: batetik, behar diren azpiegiturak egokitu eta komunikabideak hobetu eta, bestetik, herritarrentzako bide-heziketako programak baliatu. Informazio-kanpainek alkohol-kontsumo, logura, abiadura eta aurreratze desegokien ondoriozko arrisku larriak gogorarazten dituzte, baita hainbat alderdik duten garrantzia nabarmendu ere, adibidez, arduraz gidatzeak, arauak eta seinaleak errespetatzeak, ibilgailua egoera onean mantentzeak eta zaurituei laguntza emateak, besteak beste. Hala ere, gizarte osoa, oinezko zein gidari, jabetu behar da bide-segurtasunaren esanahiaz, baita bide publikoetan portaera zuzena izateaz ere. Ardura guztiona da eta hori da orain plazaratutako seiluaren bidez helarazi nahi den mezua.

50120052

Odol Ematea irabazi asmorik gabeko eta norberaren gogozko ekintza da, eta bizitzak salbatzen zein gaixoen osasuna hobetzen laguntzen du. Odola ondasun urria eta ezinbestekoa da giza gorputzarentzat eta, horrenbestez, odol emateak botere publikoen babespeko gizarte-dimentsioa eta dimentsio zibikoa hartzen du. Espainia da, hain zuzen, odol-ematearen inguruko legedi gaurkotuena duen herrialdeetako bat; izan ere, batetik, gaixoei sartu beharreko odolari buruzko segurtasuna eta kalitatea eskaintzen du eta, bestetik, emaileentzako bermea. Odol gutxi dago eta munduan behar handia; ondorioz, odol artifiziala lortzeko ikerketak egiten dira etengabe, baina orain artean ez da lortu ordezkatzeko produktu kimikorik. Seiluan Osasun Ministerioak Munduko Odol Emaileen Egunean erabilitako logotipoa irudikatzen da (Osasunaren Munduko Erakundeak 2004ko ekainaren 14an ezarri zuen).

Partekatu zure sareetan