ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Año Mundial de la Física

  • Jaulkipen-data: 28/04/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 20
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: Ilimitada

UNESCOk Fisikaren Munduko Urtea izendatu du 2005. urtea. Izan ere, Zientziaren norabidea erabat aldatu zuten Albert Einsteinen teoriak argitaratu zirela ehun-urteurrena betetzen da aurten. Espainiako postak, munduko beste hainbatek bezalaxe, gertaera ospatzeko seilu autoitsaskor bat aterako du. Fisikaren Urte honen logotipo ofiziala irudikatzen du: argiaren konoa, eta jakintsu hark garatutako formula ezaguna, E = mc2.

50420051

1905. urtea zen Albert Eisntein fisikari gazte alemaniarrak - txikitan irakurtzen ikasterakoan eta datuak gordetzean nolabait atzeratuta ibili zena - Annalen der Physik zientzia aldizkari ospetsuan artikulu sorta bat argitaratu zuenean. Artikulu horietan aurkeztu zituen erlatibotasun berezia eta mugatuari buruzko teoria, teoria kuantikoa ( efektu fotoelektrikoa) eta mugimendu browndarrari buruzkoa. Masa-energia erlazioa E = mc2 ekuazio ospetsuan adierazi zuen, hots, gorpu baten masa (m) erlazionatzen du bere energiarekin (E) eta (c) da argiaren hutseango abiadura. Garai hartan 26 urte besterik ez zituen fisikaria ez zen jabetzen formula horrek ezkutatzen zuen indarraz, unibertsoari buruzko ikuskera errotik aldatuko zuena, hain zuzen. Formula horren aplikazioa arma atomiko eta nuklearretara ez ezik, helburu mediku, sozial eta teknologikoetara ere hedatu da. Ondorengo urteetan, Albert Einstein (Alemania 1879-Estatu Batuak 1955) Zurich, Praga eta Berlingo unibertsitateetako irakasle izan zen. Erlatibotasun orokorrari buruzko teoria 1916an argitaratu zuen eta 1921ean Fisikako Nobel saria jaso zuen efektu fotoelektrikoari buruzko azterlanagatik. Jatorri judutarrekoa zen eta 1933an, Hitler boterera iritsi zenean, Alemaniatik joan egin behar izan zuen. Parisen eta Belgikan egon ondoren, Estatu Batuetara joan eta bertako nazionalitatea eskuratu zuen. Jendearen esker ona jaso zuen nazioarte maila osoan, eta bere garaiko arazo larriei buruzko iritsiak ezagutarazteaz gain, nazismoaren eta arma nuklearren aurka borrokatu zuen, beti ere apaltasunez eta borondatetsu. Fisikaren Munduko Urte honen helburua da gazteen artean fisikaren ikaskuntzarekiko interesa sortzea eta gai horrek eguneroko bizitzan duen garrantzia eta eragina ezagutaraztea.

Partekatu zure sareetan