ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Navidad 2005

  • Jaulkipen-data: 31/10/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28.8 x 40.9 mm (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 y 0,53 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos motivos
  • Horzduna: 13 3/4

Eguberria 2005 gaiari eskainitako jaulkipenak bi seilu ditu: bata, gai klasikoa duelarik, Francisco Ribaltaren Erregeen Adorazioa irudikatzen duena eta, bestea, “Alexis” ezizenez ezagutzen den Pablo García López pintorearen hiru Errege Magoei buruzko irudi garaikidea. Eguberriko jaulkipen honetan, aurreko urteetan bezala, berriro nagusitu da teknika piktorikoa eta berriro ere aldizkatzen dira motibo zein egile klasikoak eta egungoak.

81020051

Francisco Ribalta (Solsona, 1565 - Valentzia, 1628) pintorearen Erregeen Adorazioa, Algemesí-ko San Jaime Apostoluaren basilika txikian dago gordeta eta 0,28 €-ko seiluan agertzen da bere irudia. Lehen planoan Ama Birjinaren irudia erakusten du, Haurtxoa belaunetan eserita duela eta Erregeetariko bat gurtzen ari dela; beste bi Erregeak, berriz, San Joseren ondoan azaltzen dira, bigarren planoan. Lan bikain horrek, Artzainen Adorazioarekin batera, Algemesí-ko basilikako erretaula nagusiko 19 pinturen multzoa osatzen zen. Erretaula Ribaltak Valentzian emandako egonaldian egin zen. Erregeen Adorazioa mihise gaineko olio-pintura da, 1604 inguruan egina; estilo manierista eta Italiako eragina ditu. Ribaltak, manierismoan hasi eta gero, bere lana adierazteko aukera egin zuen eta barrokoaren barruko naturalismo tenebristarantz aldatu zuen.

81020052

Beste seiluak –0,53 €-koa– “Alexis” ezizenez sinatzen duen Pablo García López pintorearen lan batean oinarrituak, hiru Errege Magoak irudikatzen ditu, urre, intsentsu eta mirrazko erregaliak erakusten. Alexisek, Zaragozan 1969an jaio eta bertako Arte eta Lanbideetako Eskolan ikasi zuenak, bere unibertso guztia betetzen du fantasiaz eta irudimenez, gizatasunetik baino primitibotasunetik eta animaliatasunetik hurbilago dauden hazpegiak dauzkaten izaki irreal edo surrealistez. Pintatzen hasi zenetik, paisaiak eta irudiak txandakatu izan ditu, azken horietan bildu baditu ere lorpenik handienak, bere “kreaturen” alde arrazionalak eta irrazionalak erakutsiz. Laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, banaka eta taldean egin du bere lanaren zenbait erakustaldi, hainbat galeriatan.

Partekatu zure sareetan