ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA Jilgero y Ave del paraíso

  • Jaulkipen-data: 01/04/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 100
  • Zigiluen posta-balioa: “JILGUERO” :0,29 € “AVE DEL PARAISO”: 0,38 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos valores

10420061

Bi taloitegi berri, 100na seilu autoitsaskorrekoak, Flora eta Fauna izeneko sail honen beraren barruan jaulkitakoak osatzera datoz. Oraingo honetan, seiluek paradisuko hegaztia eta karnaba hartzen dituzte gaitzat.

10420062

Paradisuko hegaztia jatorriz Hego Afrikako landare bat da, baina orain landare hori mundu osoan landatzen da, eta, berotegiei esker, gainera, urteko sasoi askotan ematen ditu loreak. Lore exotiko hori, hegazti-buruaren eta -mokoaren eitekoa, Strelitzia reginae genero eta espeziekoa, belarki iraunkor eta errizomatoso batean hazten da, hosto larrukara iraunkor, handi, kolore berde grisaxka, oso peziolatu, eite obal eta luzangakoetan, nerbiazio medial eta ondulatukoak. Landare bakoitzaren zurtoinetik 6tik 8ra lore sortzen dira jarrera horizontalean, kolore hori laranjatuko sepalo handiz eta kolore urdineko hiru petaloz osatuak. Landarearen sustraia erraboilakara da, eta ugalketa hazi landatuen eta landare-zatiketen bidez izaten da, eta are polinizazioa txoriek egiten dute. Paradisuko hegaztia, duen edertasun apaingarria dela eta, asko erabiltzen da lorezaintzan.

10420063

Karnaba edo Carduelis carduelis 12 cm bat luze den txori bat da, eta fringilidoen familiari dagokio. Oso balioetsia da bere lumajeko askotariko koloreen eta bere txioengatik. Hori dela eta, kaiola izaten dute jomuga. Haien burua zuria eta beltza da, gurbitz izeneko maskara gorri distiratsu batekin. Moko labur eta konikoa dute, eta elikatzeko baliatzen dituzten haziak zatikatzeko erabiltzen dute.

10420064

Haien hegalak beltzak dira, zerrenda zuri eta horiekikoak, eta isatsa ere beltza da. Soina nabarra dute, eta bularra eta sabela, zuriak. Basoberetan bizi dira, eta han egiten dute habia. Bikoteak neguan osatzen dira, txori-talde alderraietan. Emeak 4tik 6ra arrautza erruten ditu apirilean, eta arrautzen txitaldiak 13 egun inguru irauten du. Jaio eta bi astera, kumeek hegan egingo dute.

Partekatu zure sareetan