ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EXFILNA 2006

  • Jaulkipen-data: 05/05/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 (horizontal)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105 x 78 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,39 €
  • Tirada: 600.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4

10520061

Maiatzaren 5etik 13ra bitartean, Cadizko Algeciras hirian, EXFILNA 2006 Filatelia Erakusketa Nazionalaren XLIV. edizioa izango da. Aurten, erakusketarekin batera, 1906an Algecirasen izan ziren bi gertaera handiren mendeurrena ospatuko da: Marokori buruzko Nazioarteko Konferentziarena eta Portuko Obren Batzordea eratu zenekoa. Edizio honetarako propio emititu den bloke-orrian Algecirasko portuaren aireko panoramika agertzen da erreproduzituta; seiluan, berriz, Udaletxeko fatxadaren ikuspegia. 1906ko urtarrilaren 16an, hemeretzigarren mendeko udaletxearen espazioetan, Osoko Bilkuren Aretoan zehazki, Marokori buruzko Nazioarteko Konferentziari hasiera eman zitzaion. Bilera hartan garrantzi handiko gaiak aztertu zituzten, besteak beste, Marokoko Sultanaren subiranotasun printzipioa, Marokoko Estatuaren osotasuna, salerosketarako askatasuna, zergen bilketa, kontrabandoaren errepresioa edo aduanetako kontrola. Konferentzia hark hainbat herrialdetako ordezkariak bildu zituen (Alemania, Austria, Estatu Batuak, Frantzia, Britainia Handia, Italia, Maroko, Herbehereak, Errusia, Suedia, Portugal eta Espainiakoak) eta 1906ko apirilaren 7an bukatu zen, eta agerian utzi zuen hiriaren kokapen estrategikoa eta azpiegitura handiak bertan ezartzeko premia. Bestalde, 1906ko irailean Portuko Obren Batzordea eratu zuten eta eraikuntza-lanak 1913an hasi zituzten. Erdi Arotik Algecirasko portuak, Itsasartearen bi ertzen artean trafiko handiena zutenetakoak, nahitaezko geldialdia egiteko balio izan zuen Mediterraneoaren eta Atlantikoaren arteko igaroaldia egiteko. Orain, etengabe garatzen eta hazten ari den portua da Algeciraskoa. Izan ere, bertako industri garapenarekin batera nabarmentzekoa da Itsasartea zeharkatzen duten bidaiarien, ibilgailuen eta salgaien trafiko handia, azken urteotan Algecirasen eta inguruetan hedatzen eta aberastasun handia sorrarazten arin diren jarduerak berekin ekarri dituena. EXFILNA 2006, Espainiako filateliaren erakusketa nagusienetakoa, seiluen bilduma egiteko zaletasunaren eragile eta pizgarri izango da berriro ere Algecirasko edizio honetan.

Partekatu zure sareetan