ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA. Lirio y Verderón común

  • Jaulkipen-data: 05/07/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 100
  • Zigiluen posta-balioa: 0,41; 0,29 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos valores

Flora eta Fauna saileko taloitegien hirugarren igorpena iritsi da. Oraingoan, lirioari eta txorru arruntari eskainia. Seiluek lorea eta txoria erreproduzitzen dituzte, eta 0,41 eta 0,29 euro balio dute, hurrenez hurren.

10720061

Lirioa iridazeoen familiako landare belarkara da, eta sustraietan gordekin-organoak dituen landare-sorta batek osatzen du. Hostoak erradikalak, tenteak, ezpata-formakoak, gogorrak eta zorrogileak dira. Zurtoin nagusia adartsua da, bost eta sei zentimetro arteko altuerakoa, eta lore handi, usaintsu eta bisexualak ditu muturrean, sei petalo urdin edo morerekin, eta batzuetan, zuriekin. Infloreszentzia moduan sortzen dira, eta bi edo hiru lore ematen dute zurtoin bakoitzeko. Petaloei dagokienez, batzuk kurbatuak dira, “hegal” izenekoak, eta halako belus batek estaltzen ditu. Beste batzuk, berriz, tenteak dira eta “bandera” izena hartzen dute.

10720062

Liriorik arruntenak kolore urdin edo malba bizikoak izaten dira, eta bizar horia izaten dute erdian. Udaberrian edo uda hasieran loratzen dira. Kapsula-motako fruitua dute, hazi askokoa, eta errizoma herrestaria eta begitsua. Gure herrialdean berez hazitakoak aurki badaitezke ere, antzinatik landatu izan dira, apaingarritzat zein sendagarritzat erabili izan baitira. Landare hau, hortaz, oso preziatua da.

10720063

Txorru arrunta edo Carduelos chloris-a txori kantari paseriformea da. Fringilido honek txolarrearen neurria eta forma du (12 eta 15 cm inguru neurtzen du). Luma berdeak eta orban horixkak ditu arraun-luma nagusietan eta isatsaren oinarrian. Iberiar Penintsula osoan aurki daiteke, baita Europako, Egiptoko eta Israelgo zenbait tokitan ere. Zuhaitz eta zuhamuxketan egin ohi du habia. Fringilido hau lotsatia eta zuhurra da arrotz eta ezezagun zaionarekin. Migratzaile partziala da, eta talde txikietara elkartzen da lekualdatzeetan.

10720064

Flora eta Fauna igorpen honetako seiluak 100 seilu autoitsaskorrez osaturiko tailotegietan aurkezten dira. Seiluak offset bidez eginak dira, eta ale-kopurua mugatua da.

Partekatu zure sareetan