ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES

  • Jaulkipen-data: 01/09/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 600.000
  • Horzduna: 13 3/4

Efemerideak sailaren bidez, zirkulazioan jarri da Espainia-Israel Harreman Diplomatikoen Ezarpenaren XX. urteurrena ospatzeari eskainitako Correos-en seilu bat.

10920061

1986ko urtarrilaren 17an, Hagan izenpetu zen Espainiaren eta Israelen arteko akordioa, eta haren bidez bi estatuen arteko harreman diplomatikoak ezarri ziren. Amaiera eman zitzaion, horrela, 1492an juduak Espainiatik kanporatzeak eragindako anakronismo historikoari, 1948an Israelgo Estatua sortu ondoren, artean elkarrengandik urrundurik baitzirauten. Espainian demokrazia berrezarri zenetik, Estatuko politikak zehazturiko helburuen artean ageri zen nazioarteko erkidegoarekiko harremanak zabaltzea, eta herrialde horien artean zegoen Israel. Diplomaziako bi hamarkada horietan zehar, Espainiak askotan erakutsi du eremu horretako herrialdeei dagokien guztiarekiko interesa. Berriki, 2005eko azaroan, Bartzelonak Gailur Euromediterranearra hartu zuen, eta gailur horrek komunikazio handiagoa eragin zuen Europar Batasunaren eta Mediterraneoaren hegoaldeko herrialdeen artean. Seiluan, modernotasuna eta historia uztartzen dituen irudi bat irudikatzen da. Modernotasuna Liburuaren Santutegiarekin erakusten da. Santutegi hori Israelgo Museoari dagokio, Jerusalemen. Museoa 1965ean inauguratu zen, eta arkitektura modernoaren adierazpena da. Museoaren egiturak Itsaso Hileko Eskuizkribu ospetsuak aurkitu ziren buztinezko pegarren estalkiak itxuratzen ditu, museoan gordetzen baitira, hain zuzen ere. Agiri horiek 1947tik 1956ra bitartean aurkitu ziren itsaso horren ertzetan kokatutako harpe batean, eta hainbat hizkuntzatan idatziriko (ehuneko 80 hebreeraz, % 19 arameeraz eta gainerakoa grekoz) 850 eskuizkribuk osaturiko bilduma bati dagozkio. Lehen juduei buruzko informazioa eskaintzen dute. Seiluaren alderdi historikoak, berriz, piramide-enbor itxurako kapitel irauli batek irudikatzen du. Kapitela, gurutzatzen diren kurba ildaskatu batzuez dekoratua, XIII. mendekoa da, Palmako Miserikordiako komentutik dator, eta Mallorkako Museoan gordetzen da. Museo horrek Mallorkaren historiako arte-bilduma handi bat biltzen du, non juduen erkidegoak aztarna ezabaezina utzi zuen.

Partekatu zure sareetan