ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CENTENARIOS V Centenario de la llegada de la familia Tassis a España

  • Jaulkipen-data: 09/05/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,9 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,29 €
  • Tirada: Ilimitada
  • Horzduna: 13 3/4

20520061

Tasso, Tassis edo Taxis etxeak (garaiaren eta ezarri ziren herrialdearen arabera familia beretik hartutako abizena) mendeetan zuzendu eta antolatu zuen posta Europako herrialde gehienetan. Italiakoak ziren jatorriz, Lonbardiakoak alegia, eta Joana I.a Gaztelakoaren eta Felipe Ederraren erregealdian iritsi ziren Espainiara. Familia gure herrialdean ezarri zeneko V. mendeurrena ospatzeko seilu bat emititu du filateliak. Seiluan, aurrealdean, mezulari bat agertzen da zaldiz inperioaren beste leku batzuetako berriak ekarriz. Errege-erregina Katolikoen erregealdian sumatu zen jadanik lurralde guztietan posta bidezko harremanak maizago eta iraunkorrago ezartzeko interes berezia. Ordea, Felipe Ederrarekin lortu ahal izan zen, haren jatorrizko herrialdearen eraginez, posta-zerbitzuaren antolamendua taxuzkoagoa izatea. 1505ean, Francisco Tassiskoak, Maximiliano I.a enperadorearen mezulari nagusi zenak, Espainia, Frantzia, Herbehereak eta Alemania arteko posta-komunikazioak ezartzeko eskaria jaso zuen. 1506ko maiatzaren 19an, Francisco Tassiskoa eta haren iloba Simon posta-maisu izendatu zituzten Joana andreak eta Felipek “pa (para) traer e llebar las cartas e enboltorios e pliegos .. en las Cibdades e villas e logares destos mys Reynos ....” (gutunak eta azalak eta pleguak ekarri eta eramateko... nire Erreinuetako hirietan eta hiribilduetan eta herrietan). Tassis etxearekin sortutako harremanak Karlos I.arekin sendotu ziren, 1516an hitzarmen bat sinatu baitzuen hark bere agindupeko herrialde guztietan enperadorearen zerbitzura zeuden posten kokapena arautzeko. Hitzarmenean, ibilbidea egiteko hartu behar zuten denbora finkatzen zen; hala, Burgostik Bruselarako bidea egiteko zazpi egun finkatu ziren udako eta zortzi negurako. Erregeak, bere aldetik, bere mezulariek zeharkatu behar zituzten lurralde guztietatik bidea libre izango zutela agindu zuen, eta, atzerapenik izan ez zezaten, zaldiak eta janaria eskainiko zizkiela; horrez gain, postetako geldialdi bakoitzean gutxienez ordezko bi zaldi egoteko agindu zuen, dekretuz. Lanbide errentagarria zen hura. Posta monopolio-erregimenean ematen zen eta enperadoreak urrezko 11.000 dukat ordaindu behar izaten zituen urtero, haietatik 6.000 Espainian ordaindutakoak. 1518an nazionalitate espainola eman zioten Tassis familiari. Posta-zerbitzuari berari eta zerbitzua taxuz emateko beharrezkoak ziren azpiegituren antolamenduari Tassis familiak eman zien aurreneko bultzada handia. 1622ra arte izan zuten haiek posta-zerbitzuaren monopolioa. Haiek izan ziren adarra erabiltzen lehenak (gerora kornamusa deitutakoa) posta iritsi zela abisatzeko, baita hori kolorea ezarri zutenak ere, munduko posta gehienak identifikatzeko ikur bilakatu dena.

Partekatu zure sareetan