ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA. Flor de Pascua y Golondrina

  • Jaulkipen-data: 04/10/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 100
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,29 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos valores

Bi taloitegi berri jaulkitzen dira, ehun bana seilu autoitsaskor ingurukoak, Flora eta Fauna sail honetakoak, oraingoan pazko-loreari eta enarari eskainiak. Bi seiluok, 0,29 eurokoak, landare ezagunaren eta hegaztiaren irudia irudikatzen dute.

21020061

Pazko-lorea edo Euphorbia pulcherrima, poinsetia eta gabonetako izarra izenez ere ezagutua, jatorriz Mexikokoa den landare bat da. XIX. mendearen amaieran Europan sartu zuten. Esne-belarren familiako zuhaixka erorkor bat da. Triangelu-formako orriak ditu, kolore berde ilunekoak, koskatuak eta belus-antzekoak. Orri horien kolorazioa –brakteak ere deitzen zaie orri horiei (orri aldatuak)–, bi edo hiru hilabetetan gertatzen da, barietatearen arabera, eta edertasun handikoak dira. Gorriak, arrosak, izokin-kolorekoak, horiak, boli-kolorekoak, zuriak, etab. daude, eta gorria da kolore nagusia. Pazko-lorea barnealdeko landare gisa erabiltzen da, eta egoera naturalean hiru metro luze izatera iristen da, nahiz eta landare-ontzian ez den 80 edo 90 cm-tik pasatzen. Loraldia Eguberrian izaten da. Loreak zurtoinaren muturrean ateratzen dira; txikiak dira, eta horiak. Europako herrialderik gehienetan, eguberrietako ikur gisa nagusitu da.

21020062

Enara arrunta edo Hirundo rustica migrazio-hegaztirik ezagunetako bat da. Moko laburrekoa, buru, bizkar, hegal eta isatsaren kolorea beltz urdinxka distiratsukoa da; kopeta eta lepoarena, berriz, gorrixka da, eta bularra eta sabela zuri horixkak ditu. Hegalak estu, sendo eta luzeak ditu, gorputzaren aldean; horrek gai egiten ditu, hegaldi lur-arraseko, bizkor eta ibilbide luzekoetarako. Hegal urkilatuak erraztasun handiz maniobratzea ahalbidetzen dio. 19. luze neurtzera iristen da. Airean atzematen dituen intsektuez elikatzen da. Kantua atsegin, ahul eta txiokaria da. Habiak irekiak egiten ditu, lohia, listua eta belar siku edo lastoak erabiliz. Ukuilu, garaje, baserri eta nabeen sabai, habe eta hormei itsatsita eraikitzen dituzte. Toki horietan, bikote bat baino gehiago bizi ohi dira harmonian. Orientazioaren aparteko zentzumena daukate; izan ere, habia kokaturik zegoen tokia gogoratzen dute aurreko urtetik, halako moldez non, negua igarotzen delarik, apirileko lehen zatian, ar bakartiak beren habiara itzultzen diren, eta handik gutxira, aurreko urteko eme berarekin biltzen dira. Emeak arrautzak inkubatzen ditu, txitei hegan egiten erakusten die, arra janari bila irteten den bitartean. Enarak ipar-hemisferioan txitatzen du; negua, berriz, hego-hemisferioan igarotzen du.

Partekatu zure sareetan