ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

VIDRIERAS 2006: E.T.S. Arquitectura de Madrid

  • Jaulkipen-data: 03/11/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado engomado mate fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,39 €
  • Tirada: 500.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4

Sevillako, Toledoko, Leongo, Gironako, Gasteizko eta Avilako beirateei buruz zenbait bloke-orri eta seilu atera ondoren, eta Segoviako Alkazarreko eta Santiagoko Errege Ospitalekoei buruzkoak ere atera ondoren, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan dagoen beiratearena ateratzeko garaia iritsi zaigu.

21120061

Bertako beirate ederra Madrilgo Maumejean tailerretan egina da. Enpresa hartako langileek (marrazkilariek, margolariek, ebakitzaileek eta beruneztatzaileek) ezin zuten egindako lanik sinatu; egile anonimo izan behar zuten, enpresak berak hala aginduta. Hala ere, jakina da Alberto Martorell –XX. mendeko beirate-egile onenetako bat– izan zela artelan berezi horren oinarri izandako zirriborro eta kartoien egilea. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan dagoen beirateaz gain, Madrilgo Espainiako Bankuko beirate bikainetako batzuk ere hark egin zituen. Casa Maumejean Hermanos tailerra 1860an sortu zen, eta Madrilen ez ezik, Parisen ere bazuen etxea. Espainian, XIX. mendeko beirate-tailer garrantzitsuena bihurtu zen; batez ere, José eta Enrique Maumejean anaiak bertan kokatu zirenean. Madrilgo hainbat eraikinetan ikus daitezke Casa Maumejean tailerrean egindako beirateak; esate baterako: Blanca de Castilla ikastetxean, Prensa Española eraikinean, eta Gran Viako nahiz Alfonso XII kaleko zenbait etxe partikularretan. Era berean, Espainiako Bankuko atarian, areto nagusian eta eskaileretan dauden beirateak ere Maumejean etxearen lanak dira. Bestalde, Katalunian ere ageri dira Maumejean anaien zenbait lan; besteak beste, Sabadelleko Caixako beirateak eta Bartzelonako Pérez Samanillo etxekoak. Halaber, Espainian zehar, zenbait katedraletako beirateak zaharberritzen eta konpontzen aritu ziren. Izan ere, Maumejean anaiek antzinako beirateak berriztatzen eta berriak sortzen jardun zuten. Berrien artean, zenbait estilotakoak dauden arren, eklektikoak dira nagusi. Orain ateratako bloke-orrian irudikatu den beiratean, arkitekturari eta eraikuntzari buruzko erreferentziak ageri dira. Bertako irudiek, ikusmolde eta historizismoari dagokienez, Art Dèco eta estetika modernista iragartzen dute. De esta hoja bloque se realizó una Prueba de color .

Partekatu zure sareetan