ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA.- CLAVEL

  • Jaulkipen-data: 20/01/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 100
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos valores

30120061

Flora eta Fauna izeneko serie berria hasi da jaulkitzen krabelin eta txolarreari –biak, txoria eta lorea, oso ezagunak eta ospetsuak- eskainitako posta-zigilu autoitsaskorren bi liburuxkarekin. Krabelina Carifilacea landareen familiako Dianthus generoko lorea da. Zenbait urtetan bizi denez, bilketa loretsua eskaintzen du, eta, ekoizpenari dagokionez, Espainia aintzindarietakoa da esportazioan. Jendeak ezagunen eta gustukoen dituenak standar eta spray izenekoak badira ere, lore honek 250 espezie inguru biltzen ditu. Motaren arabera, standard edo uniflora deritzonak lore handiak ematen ditu; spray edo mini izenekoak, berriz, txikiak. Aurrekoez gain, beste mota bat dago, mikro delakoa hain zuzen. Kolore askotakoak eta usain gozokoak direla, krabelinek sinbologia aberatsa gordetzen dute beren barruan, eta begiratzea xarmangarri egiten da.

30120062

Lore gorrikoak, zurikoak, arrosakoak, horikoak eta laranjakoak aurkituko ditugu, baita, ildaskatu eta erzdunen artean, bi koloretakoak ere. Krabelinaren koloreak eta sentimenduak batuz, herri-jakinduriak lore honen inguruko sinbologia aberatsa sortu du. Horrela, krabelinak, kolorearen arabera, alaitasuna, xarma, mirespena, maitasuna, dezepzioa edo etsipena adieraz dezake. Etxe-txolarrea edo Passer domesticus, 14 cm-ko neurria duela, gure txori txikietako bat da, baita ezagunena ere, hiriguneetan bizi eta bertan ugaria baita. Hiritik, udaren amaieran baino ez da aldentzen garautan edo hazitan. Aurrekoez gain, eltxoek, larbek eta hondakinek osatzen dute bere elikadura hiriguneetan bizi denean. Txori honek goialde arrean marra beltzak ditu, kasko eta ipurtxuntxur grisak; sorbalda arre-gorriskak, adur-zapi beltza eta hegal-zerrenda zuria. Emea arre kolorekoa da, eta bizkarralde marraduna dauka. Habiak, belar lehorrezkoak, zuhaitzetan edo eraikinetan eraikitzen dituzte. Apiril eta abuztu bitartean hiru umatze egiten dituzte emeak erruten eta inkubatzen dituen arrautzekin. Txitak gurasoek elikatzen dituzte, eta jaio eta 15 egunera hegan egiten dute.

Partekatu zure sareetan