ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

NATURALEZA. AÑO INTERNACIONAL DE LOS DESIERTOS Y LA DESERTIFICACIÓ

  • Jaulkipen-data: 06/02/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,29 €
  • Tirada: 3.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

30220061

Nazio Batuen Batzar Orokorrak Basamortuen eta Desertifikazioaren nazioarteko urtea izendatu du 2006a. Hori dela eta, zigilu autoitsaskor bat eskaini zaio gai horri Natura seriearen barruan. Planetaren desertifikazioa eta horrek sortzen dituen ingurumen, gizarte eta ekonomia kostuak geldiaraztea da Nazio Batuen Erakundeak ezarri dituen helburuetako bat, herrialde guztiak kontzientziatu nahi baititu arazo honi konponbidea emateko beharraz, munduan 1.200 milioi pertsonari baino gehiagori eragiten dionez gero. Adituek diotenez, Afrika da horren eragina gehien pairatzen duena, baina desertifikazioaren mehatxuak Lurraren herena hartzen du, Mediterraneo aldeko herrialdeak barne. Ingurumenaren Europako Agentziaren ikerketa batek dioenez, Europako kontinentearen batez besteko tenperatura munduko batez bestekoa baino gehiago igo da azken 100 urteotan, eta igotzen jarraituko du mende honetan zehar ere, hain zuzen ere, 2 eta 6,3 gradu zentigrado bitartean, segun eta planetaren beroketa eragiten duten gasen isurpena, hau da, karbono dioxidoaren eta berotegi-efektua sortzen duten bestelako gasen isurpena kontrolatzeko neurririk hartzen den ala ez. Eragin handiena pairatzen duten herrialdeen artean, Frantzia, Italia eta Grezia daude, eta are neurri handiago batean, Espainia eta Portugal eta Europako ipar-ekialdeko herrialdeak. Prezipitazioei dagokienez, ikerketa horretan bertan esaten denez, Europako iparraldeko herrialdeetan euri gehiago egingo du eta hegoaldekoetan lehorte handiagoak. Horrek, jakina, desoreka handiagoa sortuko du ingurumenean. Espainian, desertifikazio-arriskua handia edo oso handia da, eta lurraldearen %31 baino gehiago hartzen du, bereziki Murtzia, Levante, Andaluzia eta Gaztela-Mantxa eskualdeak. Hori dela eta, Ingurumen Ministerioak 82 milioi euro gorde ditu, 2005-2008 aldirako, natur eta giza faktoreek eragindako desertifikazioaren ondorioak arintzeko. Neurrietako bat lurraren babesle eta euskarri izango den landare-estalki bat jartzea da, eta autonomia-erkidegoen bitartez ari da burutzen. Desertifikazioaren aurka borrokatzeko, nahitaezkoa da berotegi-efektua sortzen duten gasen isurpena ehuneko handi batean murriztea eta, adituen iritziz, herrialde garatuek nahitaez eta lehenbailehen murriztu beharko lituzkete isurpen horiek, eta ekologiarekiko errespetu handiagoa erakutsi beharko litzateke.

Partekatu zure sareetan