ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CIENCIA

  • Jaulkipen-data: 17/05/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28, 8 x 40,9 mm. (vertical) y 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 20
  • Zigiluen posta-balioa: 0,29; 0,57 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos valores postales

Zientzia izenburupean, bi zigilu eransgarri jarri ditugu zirkulazioan. Jaulkipen berean, zientzia garbiak eta zientzia aplikatuak daude batera bildurik, diseinu modernoa erabiliz.

30520061

Datorren abuztuaren 22tik 30era, Madrilen, Matematikarien Nazioarteko XXV. Biltzarra izango dugu, zientzia garbien inguruan. Munduko topaketa zientifikorik handienetakotzat jotzen da, lau urtean behin egiten da, eta Nazioarteko Batasun Matematikoak antolatzen du. Ehun urte baino gehiagoko ibilbidea du, baina denbora horretan denean, aurten da Espainian egiten den lehenengo aldia. “Joko olinpiko matematiko” horietan, 20 hitzaldi nagusi eta 169 hitzaldi gonbidatu egingo da, 20 atal zientifikotan banaturik egongo dira, eta atal horietan matematikaren esparru guztiak egongo dira bildurik. Juan Carlos I.a Erregea ere bertan izango dugu, Fields domina banatzeko ekitaldiko buru. Domina horiek Matematiketako Nobel saritzat jotzen dira eta 40 urte baino gazteagoen artean besterik ez dira ematen. Irudian, biltzarraren logotipoa eta Vigilanus Kodex delakoaren zati bat datoz, hau da, zenbaki arabiarren aspaldiko bertsioa ageri den zatia. Gaur egungo zenbakiak erabiliz idatzi zirenen artean, kodex hori dugu denetan zaharrena, eta San Lorenzo de El Escorial Errege Monasterioko Liburutegian dago jasota.

30520062

Bigarren zigiluak, berriz, beste gai bat dauka: Correos Informazio Gizartearen alde: Internet Eguna. Gai horrek Informazio Gizartearen Mundu Biltzarrarekin dauka zerikusia. Tunezen batu zen, 2005eko azaroan, eta maiatzaren 17an Informazio Gizartearen Munduko Eguna ospatzeko erabakia hartu zuten (orain arte, berez, Telekomunikabideen Munduko Eguna ospatu izan da egun horretan). Proposamena Espainiako Gobernuak egin zuen, eta, gutxi barru, Nazio Batuen Biltzar Nagusiak berretsiko du. Correosek, bezero eta erabiltzaileen beharrak ase nahian beti, Interneteko atari bat ere badu, ordenagailu pertsonaletik erabiltzeko moduko hainbat zerbitzu eskaintzearren. Gutun eta postaletarako zerbitzu digitaletik, nahi baduzu, testua bidali, interesatuaren datuak bidali, eta, Correosen, testua inprimatu, gutun-azalean sartu, eta nahi duzun tokira bidaliko dugu. Eta gauza bera telegramak bidaltzeko eta burofax delakorako. Filatelia zaleek, berriz, “Filatelia online” komunikazio-kanala dute. Eskaintzen dien zerbitzuan izena emanez gero, filateliaren arloan ezer berririk agertu orduko, etxean bertan jasoko dute. Horrela ez da zaila gure zerbitzuetara iristea, ezta? Zigiluan, Internet Egunaren logotipoa.

Partekatu zure sareetan