ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FIESTAS POPULARES Carreras de caballos. Sanlúcar de Barrameda (Cádiz)

  • Jaulkipen-data: 06/07/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 2,33 €
  • Tirada: 600.000
  • Horzduna: 13 3/4

Sanlúcar de Barramedako Zaldi Lasterketak “Hegoaldeko hondartzetako ikuskizunik garrantzitsuena” direla esaten da, eta Herrietako Festak deritzan igorpen filateliko berriko protagonista dira.

30720061

Sanlúcar de Barramedako (Cádiz) Zaldi Lasterketak urtero ospatzen dira abuztuan Bajo de Guía eta La Piletas hondartzetan, Guadalquivir ibai-ahoaren ondoan eta Doñana Parke Nazionala atze-oihaltzat dela. Lasterketak noiz egin zehazteko, itsasaldien taulak kontsultatzen dira, eta bi ziklo zehazten dira, bakoitza hiru egunekoa, betiere, itsasbeherarekin bat etorriz. Hortaz, lehenengo eta bigarren zikloaren artean 14 eguneko tartea izaten da. Lehiaketako 6 egunetan, 26 lasterketa egiten dira ofizialki ezarritako arauei jarraiki. Festa koloretsu eta alai honek, ospatzen den inguru naturalarekin batera, ehunka bisitari erakartzen du. Bisitari hauek hipodromo inprobisatu baten inguruan bildu ohi dira, eta bertan, lasterketa eta lasterketa artean, apustuak egin ditzakete toki ofizialetan ez ezik ibilbide osoan zehar jarritako kartoizko etxetxoetan muntatutako haurren apustu-gune tradizional eta ezagunetan ere. Lasterketek itsasoa eta herria dute jatorri. Kontatzen dutenez, XIX. mende hasieran, Bajo de Guía hondartzan deskargatzen zen arraina, eta kalitaterik onenekoa Sanlúcarretik gertu kokaturiko merkatuetara eta herrietara garraiatzen zen zaldi gogorrenetan zamatuta; “zaldi lasterkari” izenekoetan. Dibertimendu gisa, eta arrantza-ontzien zain izaten ziren bitartean, abiadura-lasterketak egiten zituzten zaldiekin, Sanlúcarko hondartzetako hondar heze eta finaren gainean. Lehendabiziko lasterketak 1845eko abuztuaren 31n ospatu ziren, eta urte bereko irailaren 20an Sanlúcar de Barramedako zaldi-lasterketen elkartea (Sociedad de Carreras de Caballos de Sanlúcar de Barrameda) sortu zen, herrialdeko zaharrena. 1989. urtean, Interes Turistiko Nazionaleko festa izendatu zuen Turismoko Idazkaritza Nagusiak, baita Interes Turistiko Internazionaleko Festa ere, 1997. urtean, Turismoko Zuzendaritza Nagusiak.

Partekatu zure sareetan