ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES 150 Años de Historia. Banco de España 1856-2006

  • Jaulkipen-data: 27/01/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Estucado engomado mate fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

40120061

Bi koloretako kalkografian inprimatua, Banco de Españaren 150 urteko historia (1856-2006) ospatzeko posta-zigilua jartzen da zirkulazioan. Banco de Españak izendapen hori 1856. urtean hartu bazuen ere, 1782. urtean du jatorria, Karlos III.a erregeak emandako aginduen arabera sortu zen Banco Nacional de San Carlosekin batera. Izen horrekin jaio zen Espainiako lehen banku modernoa, gaur egungoaren aurrekoa, errege-txartelen (zor publikoaren mota berri bat) balio-galerari aurre egiteko asmoz. Errege-babespean ezarrita, Banco de San Carlosek —billeteak jaulki zitzakeen, baina aldi jakin batzuetan baino ez zuen ahalmen hori erabili— koroaren kargak, urte askotan etengabeko gerretan sartuta egotearen ondoriozkoak, jasan behar izan zituen, eta egoera horrek porrotera eraman zuen ia. 1829an, estatuak, 40 milioi erreal ordainduta, bankuarekin zituen zorrak kitatzeko erabakia hartu zuen, eta bankuak Banco Español de San Fernando izeneko erakunde berri baten kapitala eratzera zuzendu zituen. Banku hori izan zen 1844 arte diru-papera jaulki ahal izan zuen bakarra. Urte horretan antzeko jaulkitze-ahalmenak zituzten beste bi banku sortu ziren: Banco de Isabel II, Madrilen, eta Banco de Barcelona. Banco de Isabel II bankuak arrisku eta irabazi handiagoko negozioetan jardun zuen, baina 1847ko finantza-krisialdiak oso egoera zailean utzi zuen, eta gobernuak San Fernando bankuarekin bat egiteko erabakia hartu zuen, Banco Español de San Fernando izena mantenduz. Gobernadore batek zuzendutako benetako banku ofiziala bihurtu zuten hainbat erreforma egin ondoren. 1856an behin betiko izenarekin eratuta geratu zen: Banco de España. Garai hartan beste banku pribatu batzuekin batera zuen billeteak jaulkitzeko ahalmena, eta 1874an billeteak jaulkitzeko monopolioa Banco de Españari emateko erabakia hartu zen. Alabaina, artean ez zituen gaur egungo banku ofizialaren ezaugarriak; urteek aurrera egin ahala eta bankuei buruzko hainbat lege eta erreformaren ondoren eskuratuko zituen. 1994an, Europar Batasunaren Itunaren eskakizunak betez, Banku Zentralen Europako Sisteman sartu zen Banco de España. Bankuaren eraikina, Madrilgo Cibeles plazan kokatua, 1891n inauguratu zen eta erakundearen beraren arkitektoak izan ziren egile: Severiano Sainz de la Lastra eta Eduardo de Adaro. Duela gutxi Rafael Moneo arkitektoak eraikin enblematikoan egindako azken handitze-obraren izkina irudikatzen du posta-zigiluak.

Partekatu zure sareetan