ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PERSONAJES. V CENTENARIO DE LA MUERTE DE CRISTÓBAL COLÓN

  • Jaulkipen-data: 24/04/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105,6 x 79,2 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,39 €
  • Tirada: 600.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4

40420061

Kristobal Kolonen heriotzaren V. mendeurrena betetzen delarik, zirkulazioan jartzen da orri bloke oroitzapenezko bat. Seiluan, Mundu Berriaren aurkitzailearen erretratu bat irudikatzen du eta, kanpoaldean, Pedro de Medinaren Summa de Cosmographia mapamundia. Hondoaren gainean, Cristóbal Colón 1506-2006 darama idatzirik, argi ultramorearen bidez soilik ikus daitekeen gaininpresioko berniz batez inprimatua. Bi irudiok Espainiako Liburutegi Nazionaleko funtsei dagozkie. Asko eztabaidatu da Kristobal Kolonen jaiotegun eta jaioterriaz, eta dokumenturik garrantzitsuenek 1451. urtea eta Genoa hiria egozten dizkiote, beraren jatorriari buruzko daturik zehatzenen artean. Hasiera batean gurasoen artisau-negozioari loturik egon ondoren, Kolon oso gazterik erroldatu zen itsasketa komertzialean, eta nabigatzaile aditua bihurtu zen. Espainiara iritsi zen Indietara mendebalderantz nabigatuz ibilbide berri bat esploratzeko proiektuarekin. Ideia Isabel Katolikoa erreginari azaldu zion, La Rábidako monasterioko zaindariaren eta frai Juan Perez erreginaren aitorle ohiaren gomendioak lortu baitzituen. 1492an, Granada hartu ondoren, Errege-Erregina Katolikoek Kolonen proiektua babestu zuten, eta Santa Feko kapitulazioak izenpetu zituzten, eta haien arabera, aurkitzen zituen lurretako erregeorde- eta almirante-tituluak lortuko zituen, bai eta haietan lortzen zenaren hamarrenaren gaineko eskubideak ere. Espedizioa Santa Maria ontziarekin eta Pinta eta Niña karabelekin osatu zen. Vicente Yánez Pinzón, Martín Alonso Pinzón eta Juan de la Cosa itsasgizon handien laguntza izan zuen, eta 1492ko abuztuaren 3an itsasoratu ziren, Palos-ko portutik (Huelva). Kanarietan geldialdi bat eta zeharkaldi gogor bat egin ondoren, urriaren 12an lurra begiztatu zuten, Guanahani-n (Bahametako artxipelagoan), eta San Salbatore izena eman zioten. Artxipelago bereko beste uharte batzuez gain, Juana (oraingo Kuba) eta Hispaniola ere aurkitu zituzten. Espedizionarioetako ezein ez zen jabetu mundu berri batera iritsi zirenik, eta Indietara iritsi zirela uste izan zuten, mendebaldetik itsas ibilbide berri bat ireki zutelako teoria baieztatuz. Kolonek beste hiru bidaia egin zituen: bigarrenean (1493-1496) Antilla Txikiak, Puerto Rico eta Jamaika aurkitu zituen, eta gainera Kubaren zati handi bat itsasinguratu zuen; hirugarren bidaian (1498-1500) kontinenteko kostaldea aurkitu zuen, Orinoko ibaiaren bokalean, eta Trinidad eta Cubagua uharteak; laugarren bidaian (1502-1504), Erdialdeko Amerika aurkitu zuen, Panamaren parean. 1506an hil zen, Valladoliden, aurkituriko lurrak kontinente berri baten zati zirela jakin gabe.

Partekatu zure sareetan