ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES 50 aniv. inauguración del servicio de la Televisión en España

  • Jaulkipen-data: 08/11/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,29 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Filateliak aurten gogoratu dituen efemerideen artean, ezin zen ahaztu Espainiako telebista zerbitzuaren inaugurazioaren 50. urteurrenari eskainitako seilua.

41120061

XIX. mendeko bigarren erdirako, herrialde aurreratuenetako ikertzaileak irudi-transmisioen lehenengo saiakerak egiten hasi ziren; baina urte asko geroago arte telebista ez zen errealitate bihurtu. Télévision hitz frantsesa Constantin Perskyi errusiarrak erabili zuen lehenengo aldiz, Elektrizitateari buruzko I. Kongresuan (Paris, 1900); eta, ondoren, termino hori beste hizkuntza batzuek hartu zuten, oso antzeko adierazpenen bidez. Espainian, telebistaren lehenengo emisioa 1956ko urriaren 28an (igandea) egin zen, Madrilgo La Habana pasealekuan kokatutako estudio txiki batetik. Difusio-eremua 60 kilometrokoa zen soilik, eta 600 bat telebista-hargailu besterik ez zegoen. Programazioari ekiteko, Probako Karta (Carta de Ajuste), Informazio eta Turismoko ministro Gabriel Arias-Salgadoren inaugurazio-diskurtsoa, koro-emanaldiak eta eskualde-dantzen ikuskizunak, musika-saioak eta No-Doko erreportajeak izan ziren. Probako Kartaren bidez, tonua eta distira sintoniza zitezkeen, eta pantailan transmisioa hasi baino ordu bete lehenago agertzen zen. Hirurogeiko hamarkadan telebistak garapen handia izan zuen, eta, besteak beste, lehenengo futbol partida (Bartzelona-Real Madril) eman zuten, 1960an. Partida hura etxetresna elektrikoen dendetako erakusleihoetan ikusi zuten askok. Urte hartan bertan, Eurobisioaren nazioarteko sarearekin konexioa egin zen. Handik gutxira, 1963. urtean, erronboak erabiltzen hasi ziren programaren “arrisku moralaz” jakinarazteko, eta, 1966an, Bigarren Katearen (UHF) emisioak hasi ziren, kultura gehiago lantzen zuten programazioak eskaintzeko. Dena den, gizartean interes handiena sortu zuten uneak John F. Kennedyren hileta (1963) eta gizakia Ilargira iritsi zen unea (1969) izan ziren: bi emankizun horiek milioika ikuslek jarraitu zituzten, mundu osoan. 50 urte hauetan, telebista gizartean onarpen handiena duen komunikabide izatera iritsi da; izan ere, informazio-, kultura- eta entretenimendu-funtzioak betetzen ditu, aldi berean. Seilua egiteko, Telekomunikazioko Ingeniarien Eskola Ofizialaren laguntza izan da; telekomunikazio-lanbideari zor baitzaio, hain zuzen, telebistaren prozesu teknikoaren eboluzioa eta garapena, neurri handi batean.

Partekatu zure sareetan