ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES. Cent. Coronación Ntra. Sra. Sta. María de los Remedios

  • Jaulkipen-data: 27/04/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28, 8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 2,33 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

50420061

Erremedioetako Andre Mariaren Koroapenaren mendeurrena bete denez, oroitzapenezko seilu bat atera da Fregenal de la Sierrako (Badajoz) zaindari den Extremadurako Ama Birjina hain gurtu honen irudiarekin. Erremedioetako Andre Mariaren irudia tailu osoa da, ezaugarri gotikoak ditu eta oinez doan itxura du, zangoetako bat aurreratuta baitu. Fina eta dotorea da benetan. Atorra urdina eta gona berde loreduna daramatza soinean. Besoetako batean, Haurtxo Jesus bat du, nahiz eta ez den jatorrizko irudikoa. Haurra Luquitas izenez ezagutzen da, zeren, tradizioak dioenez, izen horretako toreadore batek eskaini zion Ama Birjinari esker ona adierazteko. Garai batetik aurrera, irudia janzten hasi ziren eta, gaur egun, oso jantzi baliotsuak ditu; horien artean, urrez, harribitxiz eta marfilez bordatutako lau gainjantzi handi eta oihal bikainez egindako hainbat gainjantzi txiki. Irudiak urrez eta harribitxiz egindako bi koroa ere baditu, herri-harpidetzaz erosiak eta Ama Birjinaren eta Haurraren irudiak kanonikoki koroatzeko erabiliak 1906an. Ama Birjinaren irudia Erremedioetako Andre Mariaren Santutegian dago, Fregenal de la Sierra herritik kilometro gutxi batzuetara. Eraikinak, kanpoko aldetik, karea, adreilu gorria eta granitozko harriak konbinatzen ditu, eta 1619an hasi zen egiten. Bukatu, berriz, 1785ean bukatu zen, hainbat handitze eta erreforma lan egin ondoren. Barruan Ama Birjinaren gelatxoa dago. Gurutze grekozko oinplanoa du, landare-motibodun iztukuzko hormekin eta marmolezko fuste leuneko zutabeekin. Hormetan hamabi hobi daude, Ama Birjinaren bizitzako une desberdinak irudikatzen dituztenak. Apaingarriak eta polikromatuak ere oparoak dira, eta dena dago linterna argitsu baten azpian kokatuta. Irudia ezarrita dagoen tronuak bi zati ditu: Andre Mariaren idulkiaren euskarri den beheko oinarria eta gakotutako lau zutabe, irudiaren gainean koroa handi bati eusten dioten aingeruekin. Multzoa urre-kolorekoa da, eta egurrez egina. Barruan egindako inskripzio batek dioenez, lana José Escribanok eta José Domínguezek egin zuten 1860an, eta 1884an urreztatu zen. Fregenal de la Sierra Badajozeko probintziako hegoaldean dago eta Extremadurako Juntak Kultur Intereseko Historia eta Arte Multzo izendatu zuen 1991n. Zaindariaren eguna lehenengo pazko-igandearen hurrengo astelehenean ospatzen du.

Partekatu zure sareetan