ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ESPAÑA 2006. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA

  • Jaulkipen-data: 29/05/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Bloke-orriaren tamaina: 78 x 105 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 600.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4

Espainia 2006. Mundu Mailako Filatelia Erakusketa hartuko du Malagak urriaren 7tik 13ra bitartean. Horrelako filatelia-jazoera garrantzitsua iragarri nahian, iragarki-kartela irudikatzen duen orri-blokea jaulki berri da.

50520061

Kartelean jasotako la mar de sellos goiburuak adierazten duen legez, zigiluez beteko da, aipatutako egunetan, mundu osoan Costa del Sol-eko hiriburu gisa hain ezaguna den Malaga, andaluziar hirietan andaluziarrena dugun hiria, alegia. Horren ondorioz, eta Espainia 2006. Mundu Mailako Filatelia Erakusketaren agertoki eta jokaleku izango denez, estatuko eta nazioarteko filateliaren gune nagusi bilakatuko dira egun horietan malagar hiriguneko kaleak eta plazak. Ekitaldi honetako erakuste-gune nagusia Portuaren sarrera nagusian kokatua egongo da, leku horretan 1.000 bitrina inguru ezarriko baitira, Correos-en stand instituzionalaz, Literatura Filatelikoari buruzkoaz gain, bai eta bildumen harrerari eskainitako beste batzuk eta adituen bileretarako erabiliko den aretoa ere; Konstituzioaren plaza Filatelia Zuzendaritzaren stand instituzionalerako eta seiluen aurkezpen-aretorako gorderik dago, bai eta Ohorezko Gorterako ere; Marqués de Larios kalean, berriz, stand komertzialak kokatuko dira, eta gainerako erakuste-guneak Andaluzia etorbidearen, Santo Domingo korridorearen eta Alcazabilla kalearen artean banatuko dira, eta horiek lehiaketara aurkezturiko bildumen bitrina filatelikoak hartuko dituzte. Azkenik, Marinaren plazan eta Zumardi Nagusiaren bide-zati batean, hainbat erakunde eta enpresaren diseinu-standak egongo dira ezarriak. Urdina eta horia dira nagusi Espainia 2006. Mundu Mailako Filatelia Erakusketaren iragarki-kartelean. Kolore biek Correos-en kolore korporatiboak adierazteaz gain, Malaga ere irudikatzen dute. Izan ere, koloreek blaitzen duten hiri turistikoa dugu funtsean Malaga eta, ezaugarri horiek, hondartzako etzaulkiaren eta, itzalkin bat bailitzan, biznaga-sorta batean txertatutako jasmin-azaoaren bitartez, jaso dira kartelean. Mundu-mailako Erakusketaren logotipoa, orrian bertan eta horretan jasotako zigiluan azaltzen da, eta urteari dagozkion 06 digituek, belaontzien itxura hartu eta zigilu-marka irudikatzen duten uhara uhintsu bat uzten dute atzean. Malagaren erreferentzia ez ezik, zein egunetan ospatuko den eta Espainia 06 edizioaren la mar de sellos leloa ere azaltzen da orrian. Eta horietaz guztietaz gain, hor dira, orobat, Sustapen Ministerioaren, Correos-en eta Malagako Udalaren logotipoak ere.

Partekatu zure sareetan