ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ESPAÑA 06. EXPOSICIÓN MUNDIAL DE FILATELIA. LA MÚSICA I

  • Jaulkipen-data: 10/10/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 105 x 78 mm. (horizontal)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,33 €
  • Tirada: 500.000
  • Horzduna: 13 3/4

Izenek dena esaten dute, ez dute aurkezpen-txartelik behar. Ana Belén, Víctor Manuel eta Miguel Ríos, izen handiko lagunak musikaren eta eszenaren esparruan. Horregatik, filateliak bloke-orri bat eskaini nahi die Filateliako Munduko Erakusketan.

51020061

Ana Belén madrildarra -hori baita María del Pilar Cuesta Acostaren izen artistikoa- umetan agertu zen lehenengo aldiz jendaurrean, irrati-lehiaketa batean, 60ko hamarkadaren hasieran. Ordutik hona, etengabe aritu da ekitaldiak ematen. Interpretazio eta kantu prestakuntza sendoa izanik, aktore lanetan jardun da 40 filmetan, 11 telebista-serietan eta 22 antzerki-lanetan. Gainera, 40 disko inguru grabatu ditu, eta kantari eta aktoreentzako sari guztiak edo ia guztiak jaso ditu dagoeneko, 40tik gora. El hombre del Piano, Sólo le pido a Dios eta España camisa blanca dira bere kanturik ezagunenetako batzuk. Bere senar Víctor Manuelekin batera, diskografiaren esparruko posturik gorenak lortu zituen La Muralla eta La Puerta de Alcalá abestiekin. Víctor Manuel Mierestarra (Asturias) El Cobarde kantarekin hasi zen sona hartzen, kanta horrek nahiko asaldura sortu baitzuen politikan eta gizartean. Musika-zerrendetako lehenengo postuak, berriz, 1969an lortu zituen bere lurrari lotutako zenbait kantekin, La Romería eta El abuelo Víctor abestiekin besteak beste. Politikaren alorrean ezkerrarekin identifikaturik, hainbat urtetan debekatuta izan zuen telebistan agertzea. Quiero abrazarte tanto, Soy un corazón tendido al sol, A dónde irán los besos edo El hijo del ferroviario diskoak ale batzuk baino ez dira bere musika-ekoizpen ugarian, zeinetan konpositore gisa nabarmendu baita batez ere. Nekez uler daiteke rock & rollaren historia Espainian Miguel Ríos Granadarra aipatu gabe. Elvis Presleyren eta garaiko rock-jole handien miresle izanik, beti amestu zuen musika-mota hori jotzearekin. Zenbait urtetan musika-zerrendetan gorabeherak izan ondoren, 1967an egin zen famatu El río eta Vuelvo a Granada kantekin. Baina mundu osoan urte batzuk geroago lortu zuen ospea, Himno de la alegría kantarekin (Beethovenen 1. sinfoniaren egokitzapen bat). Geroago ere, 80 hamarkadan, lehenengo postua lortu zuen Santa Lucía kantarekin eta Rock and Ríos LP bikoitzarekin. Berarekin, rock espainiarra nazioartekoaren mailan jarri zen. Miguel Ríos mito bat da, beraz, musika-mota honetan, izan ere, bere kantak dioen bezala: rock-zale zaharrak ez dira inoiz hiltzen. Jesús Sánchez diseinu-estudioak hiru kantarien gaur egungo irudi bat aukeratu du bloke-orrian jartzeko. Seiluan, berriz, gitarra jotzen ari den musikari bat irudikatzen duen trazu bat eta filatelia-erakusketaren ikurra ageri dira.

Partekatu zure sareetan