ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PERSONAJES. 50 ANIVERSARIO DE LA MUERTE DE PÍO BAROJA

  • Jaulkipen-data: 23/11/2006
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 0,29 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Correosek Pio Barojaren heriotzaren 50. urteurrena oroitu nahi du, idazlearen argazki batez irudiztatutako seilu bat kaleratuz; idazlea, hain zuzen, 1872ko abenduaren 28an jaio zen, Donostian, eta 1956ko urriaren 30ean hil zen, Madrilen.

61120061

Pio Barojak Espainiako hainbat hiritan igaro zuen haurtzaroa, familiarekin batera. Medikuntzako ikasketak egin zituen Madrilen eta Valentzian, eta, ondoren, El dolor. Estudio de psicofisica tesiarekin doktoratu zen; tesi hori, hain zuzen, 1896an argitaratu zuten. Bi urtez Zestoako mediku izan eta gero, Madrilera itzuli zen, eta, han, familiako batek oinordetzan utzitako okindegiaren ardura hartu zuen. Literaturaren munduarekin harremanetan jarri ondoren hasi zen bere lehen liburuak argitaratzen: Vidas sombrias eta La casa de Aizgorri (biak 1990ean). Aldi horretan, hainbat argitalpenekin lankidetzan aritu zen, eta, horrez gain, bidaia ugari egin zituen Europan zehar. Gerora, txandakako egonaldiak egin zituen Madrilen eta Beran, Itzeako etxean; etxe hori 1912an erosi zuen. 1935ean, Espainiako hizkuntza-akademian (RAEn) sartu zen. Gerra zibila hasi zenean, ordea, Frantziara aldatu zen, eta bertan bizi izan zen, 1940 arte. Gerora, Madrilera itzuli zen berriro, eta literaturarekin lotutako jarduerak egin zituen, bere azken egunak arte. Pio Barojak hainbat literatur genero landu zituen arren, eleberria izan zuen genero nagusia. Egileak lan solte batzuk idatzi zituen, eta, ondoren, eleberri horietako gehienak trilogiatan bildu zituen, nahiz eta askotan elkarren artean lotura gutxi izan. Barojaren produkzio literariotik, dagoeneko aipatutako lanez gain, honako hauek azpimarratu behar dira, besteak beste: Zalacaín el aventurero (1909); El árbol de la ciencia (1911); Las inquietudes de Shanti Andía (1911); El laberinto de las sirenas (1923); Las veleidades de la fortuna (1927); Los visionarios (1932); Locuras de carnaval (1937); Susana (1938); El caballero de Erlaiz (1944); El puente de las ánimas (1945); El cantor vagabundo (1950) eta Las veladas del chalet Gris (1951). Lan horiei Memorias de un hombre de acción eleberri historiko luzea (egilearen arbaso abenturazale batean oinarritua), ipuin ugari, entseguak, zenbait lan dramatiko eta poema-liburu bat gehitu behar zaizkie. Baroja 98ko Belaunaldiko kide garrantzitsua izan zen, garai hartako Espainiako bizitzaz arduratua, eta, bere lanetan, egoera hura islatzen saiatu zen.

Partekatu zure sareetan