ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

JUGUETES

  • Jaulkipen-data: 02/01/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm. (horizontales)
  • Zigiluen posta-balioa: Tarifa A (Un sello = carta normalizada hasta 20 gr. para España)
  • Tirada: Ilimitada

10120071

Inongo zalantzarik gabe, haiek ikustean iraganeko gogoetak eta nostalgiak burura ekartzen dizkiguten jostailuak badaude. Haiekin, gutariko asko, haurtzaroko mundu zoragarri eta magikora bueltatzen gara. Garai haietan jolasteko ezinbesteko piezak zirenak, gaur, urteak igaro ahala, politak eta erakargarriak direla eta haien diseinu hobe ezina dela eta, asko museoetan erakusten diren pieza bihurtu dira. Horietako batzuk Correoseko seiluetan inprimatu dira eta honako museoetan aurki ditzakegun haurren jostailuen piezak irudikatzeaz arduratu diren zortzi balioez osaturiko serie berri honekin areagotzen dira:

10120072

Albaracingo Jostailuen Museotik (Museo de Juguetes de Albarracín) trizikloa. Museo hori Eustaquio Castellano bildumazalearen ekimen partikularrari esker sortu zen. Bertako bildumak, XIX. mendeko piezetatik hasi eta XX. mendeko 80ko hamarkadara arteko piezak biltzen ditu, Espainian zein Europako zenbait herrialdetan egindakoak. Edukien artean, jostailu hezitzailea da garrantzitsuena. Figuereseko Museu del Joguet de Catalunyatik autobusa dago, 4.000 piezako bilduma aberatsetik ateratakoa. 1982an inauguratu zen museoa eta 1998an handiagotu zen. Joseph Maria Joan Rosak sortu izan zuen eta hainbat motatako jostailuak ditu, itsuentzako zenbait jolas barne. Sant Feliu de Guíxolseko Museu de la Joguinatik, Tomàs Plaren bilduma zaintzen duena, trena dago. Jostailurik zaharrenak 1870ekoak dira eta 1980ko modernoenak arte daude. Déniako Museu dels Joguetseko ordezkari da bolo-jokoa. XX. mendeko hasieratik 60ko hamarkadarainoko edukiak dituzte eta Alacanteko hiriaren jostailuen produkzioa erakusten digute. Sevillako Artelan eta Ohitura Herritarren Museotik (Museo de Artes y Costumbres Populares), Mudéjar Pabiloian kokatzen dena eta 1972an sortutakoa, hainbat altzari, zeramika, urregintza-lan, bordatu, eta abar erakusten ditu. Hango bildumako orgatxo bat irudikatzen da seiluan. Vigoko Raquel Chaves Fundaziokoa (Fundación Raquel Chaves) da ur-hegazkina. Sa Poblako Museu de la Juguetakoa da inprentatxoa, bertan XIX eta XX. mendeko 4.000 artelan eta industriako lan inguru daudelarik. Eta Joguet d´Ibiko Fundació Museu Valenciàtik dator, suhiltzaileen autoa, haren funtsak Payá familiak eman zituelarik. Pieza horietatik gehienak, latan eginak daude.

Partekatu zure sareetan