ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CIENCIA

  • Jaulkipen-data: 02/02/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal) y 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 20
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30 y 0,42 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos valores postales

Zientzia izenarekin Correosen bi zigilu itsasgarri kaleratu dira. Bi gaioi buruzkoak dira, hurrenez hurren: Kimika. Mendeléiev-en elementuen taula periodikoa, eta Astronomia. Egutegi gregoriarraren 425. urteurrena.

10220071

Lehenengoa Dmitri Ivánovich Mendeléiev-ek elementu kimikoak periodikoki sailkatzeko 1869an egin zuen proposamenari buruzkoa da. Teoria hori garatzeko, errusiar kimikariak lehenengoz proposatu zuen elementu kimikoek “propietate periodiko” bat dutela, eta ondorioz, elementuak pisu atomikoaren arabera sailkatu zituen hilaraz eta zutabez osaturiko taula batean. Taulako laukitxo batzuk hutsik utzi zituen, une hartan ezezagun zitzaizkion elementuenak hain zuzen, baina elementu haien propietateak ere aurrikusi zituen. Geroago, hiru elementu berri deskubritu zituzten eta hipotesia baieztatu zen: galioa, eskandioa eta germanioa deskubritzean hutsik zeuden laukitxoak bete zituen eta sailkapena egokia zela frogatu zuen. Mendeléiev-ek (1834-1907) isomorfismoari, molekulen arteko kohesioari eta arrarifikaturiko airearen propietateei buruzko lanak egin zituen. Principios de química (Kimikaren oinarriak) testua ere egin zuen. Lan hori aztergai zuen materiako klasiko bihurtu zen. Mendeléiev San Petersburgoko Pisuen eta Neurrien saileko buru izan zen hainbat urtez.

10220072

Bigarren zigilua Egutegi Gregoriarrari buruzkoa da, aurten 425 urte egin baititu indarrean. Denbora zenbatzeko sistema horri Gregorio XIII.a Aita Santuak heldu zion 1582an, urteko egunen gorabeherak zuzendu eta urte zibilaren eta urte tropikoaren iraupena bateratzeko. Urteak 365 egun, 5 ordu, 48 minutu eta 98 segundo-ehunen ditu gutxi gorabehera, baina urtea 365 egunetan finkatzea erabaki zuten eta lau urtero egun bat gehitzea, bisurtea osatzeko. Une hartan 10 eguneko atzerapena zuten eta beraz, 1582ko urriaren 4ko ostegunaren ostean urriaren 15eko ostirala ezartzea erabaki zuten. Horrekin batera erabaki zuten lauren multiploak ziren bisurte guztiak, azken zenbakia zero zutenak izan ezik, 400 zenbakiarekin zatitu zitezkeenean baino ez zirela izango bisurteko. Herritarrak mesfidati zeuden bizitzako 10 egun kendu zizkietelakoan, baina herrialde katolikoek egutegi berriaren alde egin zuten. Egutegi Gregoriarra sortu zen orduan, eta egun ere horixe dago indarrean.

Partekatu zure sareetan