ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA. Jacinto y Ruiseñor común

  • Jaulkipen-data: 02/07/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 100
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos motivos

Landaretza eta Faunari eskainitako seiluen argitalpen berri hau, seilu itsaskorren sortetan igorritako aurrekoek bezala, landare eta hegazti bana eman nahi dute ezagutzera, Hiazintoa eta Urretxindorra, hurrenez hurren.

10720071

Hiazintoaren loraketa udaberrian izaten da eta bulbo bidez ugaltzen da. Bulboan estu-estu gordeta dauden kirten, orri eta loreak ditu. Turkia, Libano eta Sirian du jatorria Hizaintuak edo Hyacinthus orientalis-ak eta liliaceae familiakoa da. 25/30 cm-ko altuerara irits daiteke. Lau edo sei orri mamitsu eta zuzen ditu berde ilun kolorekoak. Haren loreak sailetan egoten dira eta zuriak, horiak, urdin bioleta edo arrosa kolorekoak izaten dira. Hiazintoa urtean behin, udazkenean, atera eta landatzen den bulboa da. Oso landare preziatua da haren edertasuna eta usainarengatik. Lorategietan, poteetan eta ura daukaten ontzietan landatzen da. Hyacintus orientalis talde nagusien artean Holandako Hiazintoa daukagu, Belgikarekin batera Mundu osoko %95 ekoizten duen herrialdea, kolore ugaritakok daudenak eta martxoaren erdian loratzen dena. Horretaz gain, Hiazinto Erromatarra ere badugu, Frantziako eta Italiako Rivieran landatzen dena eta oso azkar loratzen dena kolore zurietan.

10720072

Luscinia megarhynchos edo Urretxidorra Turdidae familiako txoria da eta oso preziatua da bere abesti gozoagatik. Haren gaineko lumek eta buztanekoek kolore arre gorrixka dute. Azpitik, kolore arre grisaxka dute, zuriagoak lepoan eta sabelaldean eta arreagoak bularraldean. Lumetan oinarriturik ia ezin da haien sexua bereizi. 16 cm luze inguru dira eta 24 cm-ko hego-luzera dute. Landaretza baxua duten lekuetan bizi da eta errekasto, aintzira eta ibaien inguruko zuhaitzetan. Intsektuak, larbak eta frutak jaten dituzte. Habia landaretza itxian egiten dute, urtean behin bakarrik ernaltzen dutelarik, bakoitzean lauzpabost arrautza jarriaz. Migratzailea da, Afrikatik udaberrian etorri eta udazkenean berriro itzultzen delarik hara, hibernatzeko.

Partekatu zure sareetan