ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CENTENARIOS. INSTITUT D’ESTUDIS CATALANS

  • Jaulkipen-data: 05/02/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Institut d’Estudis Catalans (Ikasketa Katalanen Institutua, IEC), Fundazioaren mendemuga dela eta, haren omenezko seilua atera da hezkuntza-institutu nabarmen horren ibilbidea gogorarazteko.

20220071

Institut d’Estudis Catalans-a 1907 urtean sortu zen Enric Prat de la Riba-ren ekimenez, politikari katalana eta Bartzelonako Diputazioko presidentea zena momentu hartan. Erakundearen xedeen artean lehentasun gehien zutenak hizkuntza katalanaren kodeak sortu eta arautzea zegoen. Horretaz gain, Generalitat-a herrien, eskualdeen eta erakundeen armarri eta banderei buruz informatzea ere, eta baita balio historikoko monumentu eta paisaiak babesteari buruz ere zuen betekizun. Gainera, aldika Kataluniako ikerketaren egoerari buruzko txostenak egiteko eta beste erakundeekin dituzten elkarlanak sustatu eta egiteko betekizunak ere badu. Bere ehun urteko historian zehar, IEC-ak mila baino artikulu gehiago argitaratu ditu. Horien artean, aipagarriena da Diccionari de la llengua catalana (1995). Honako sailek osatzen dute institutua: Sail Historiko eta Arkeologikoa; Filologikoa; Zientzia Biologikoak; Zientziak eta Teknologia; Filosofia eta Giza Zientziak, eta guztiak modu autonomo baina koordinatuan egiten dute lan. 1922 urteaz geroztik, Nazioarteko Hezkuntza Batasunaren eskubide osoko kidea da (NHB) eta erakundeak bultzatutako nazio arteko proiektuetan parte hartzen du. Bere egoitza nagusia Bartzelonan dago, Casa de Convalescéncia-n, XVII mendeko eraikin enblematikoan, XVII eta XVIII mendeko arte plastiko garrantzitsuak, eskulturak, horma-margoak zein koadroak, zeramika eta estaldurak dituena. Estilo klasikozalea da eta fatxada soilak eta apaingarri gutxi ditu. Barnealdean, San Pabloren irudia duen erdiko patioa edo klaustroaren inguruan dago eraikuntza. Seiluan Institut d’Estudis Catalans-en logotipoa eta eraikuntzaren klaustroa irudikatu dira.

Partekatu zure sareetan