ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PERSONAJES. Carmen Conde y Rosa Chacel

  • Jaulkipen-data: 04/06/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 2,49 €
  • Tirada: 600.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 3/4

Idazle gisa aski ezagunak diren Carmen Conde eta Rosa Chacel Pertsonaiak deritzon seiluen sailean sartu dira.

20620071

Carmen Conde Abellanen bizitza 1907ko abuztuaren 15ean hasi zen, Cartagenan. Letrak eta literatura zituen gogoko, maisutza ikasi zuen eta berehala hasi zen idazten. 1927an Antonio Oliver Belmas olerkaria ezagutu eta hark zuzentzen du olerkien mundura. 1931an elkarrekin ezkondu ziren. Bien artean Cartagenako Herri Unibertsitatea eta hark argitaratzen duen Presencia aldizkaria sortu zuten. Ia berrogei urtez haien bizitza ikasteari, idazteari eta irakasteari egon zen lotuta aldi berean. 40ko hamarkadan idatzi zituen lan ugariena, hainbat ipuin, entsegu eta olerkiz osaturikoa. 1953an Elisenda de Montcada saria jaso zuen; 1961ean Gazteen Antzezlanen Doncel Saria; 1967an Olerkigintzako Nazioko Saria Obra poética-rekin eta, 1980an, Sevillako Ateneo Saria. 1978an Espainiako Akademia Errealeko (Real Academia Española) Akademiko hautatu zuten, erakunde horretan sartu zen lehenengo emakumea izan zelarik eta K jarlekua bete zuen. Hurrengo urteko urtarrilaren 28an eman zuen Akademian sartzeko Poesía ante el tiempo y la inmmortalidad zeritzon hitzaldia. 80ko hamarkadatik aurrera Alzheimerra izan zuen, baina lanean jarraitu zuen, hainbat tertuliatan eta irrati-programatan parte hartzeaz gain. 1996ko urtarrilaren 8an hil zen Madrilen.

20620072

Rosa Chacel Valladoliden jaio zen 1898ko ekainaren 3an. Bere ama irakaslea zen eta kultura eta irakaskuntzarekiko zaletasuna eragin zion. 1915etik 1918ra Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, baina ikasketak bertan behera utzi zituen literaturan lan egiteko. Ideia ortegiarrei lotuta, hainbat eleberri, ipuin, biografia, entsegu eta olerki argitaratu bazituen ere, haren eleberriak izan ziren aipagarrienak. Timoteo Pérez Rubio margolariarekin ezkondu eta gero, Italiara joan zen bizitzera, non hainbat aldizkaritan idatzi zuen. 1927an Madrilera itzuli zen eta Gerla Zibilean Parisera, Rio de Janeiro eta Buenos Airesera egin zuen alde. 70eko hamarkadan, Rioren eta Madrilen artean bizi da, tarteka eta Madrilen bukatu zuen, hain zuzen ere Barrio de Maravillas lana, harengatik 1976eko Kritikaren Saria jaso zuelarik. Madrilen gelditu zen senarra hil eta gero. 1987an Letren Nazioko Saria irabazi zuen eta 1990an Letren Gaztela eta Leon Saria. Memorias de Leticia Valle lanaren filma egin zen. 1994an hil zen, Madrilen.

Partekatu zure sareetan