ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CASTILLOS

  • Jaulkipen-data: 10/09/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 2,49 €
  • Tirada: 600.000
  • Horzduna: 13 3/4

Urtez urte hari eskainitako seiluen igorpen-kopurua areagotzen ari den Gazteluak serieak bi balio filateliko berri ditu orain. Irudi txiki horiei esker eta haiek mundu osoko etxeetan sartzeko duten erraztasunari esker, gure gaztelu asko mundu osoan dira ezagunak. Orain aterako dugun igorpena, eraikuntzen argazkien bitartez, Almenar Gazteluarena, Soriako probintzian eta Villenakoa, Alacanten dira.

20920071

Almenarreko gaztelu-jauregia Sorian hobeen kontserbaturik daudenetariko bat da. Planta karratuko bi barruti ditu, angeluetan dorre biribil bana dituenak eta arku bikoitzeko sarrerako zubia duen zuloa du inguruan. Barruan, patioa du eta jauregiko egoitzak dituzten eraikinak ditu. Jatorri arabiarra duen gotorleku horrek XV. mendean eraldaketa sakona eduki zuen. Larako zazpi infanteen kantan aipatzen da gaztelua. 1430ean, Gaztelako Juan II-ak Hernán Bravo de Lagunasi eman zion Almerreko Jaurerria. 1677an, Carlos II erregeak, Zaragozara itzultzean, gaua hantxe pasatu zuen. Maria Luisa, Saboyakoak ere, Felipe V-aren lehenengo emaztea egon zen han 1706an, Frantziatik Madrilerako bidean. XVIII. mendean gaztelua abandonatu zuten. Urte batzuk beranduago, kuartel bihurtu eta hantxe jaio zen 1894an Leonor Izquierdo, Antonio Machadoren emaztea.

20920072

Villenako leku nabarmenean dago hango gaztelu-talaia, San Cristobal menditik menderatzen duelarik herria eta ingurukoa. Kuboz zuinkatutako harresi batek inguratzen du eta barrutiak planta poligonala du, angeluetan hiru dorre kubiko dituelarik. Jatorri musulmana du honek ere, aurrekoak bezala. Gotorleku hau XV. mendean eraldatu zuten eta Omenaldiko dorre ikaragarria duen gaztelu-jauregia bilakatu zen. 1239an konkistatu zuen Cardonako bizkondeak Calatravako Ordenaren zaldunen laguntzarekin. Jaime I-ak haiei eman zien zaintzeko ardura eta Gaztelako Fernando III eskutara pasa zen Almuzrako Tratatuak adierazten zuena beteaz. Germanien iraultzetan entrenamendu-lekua izan zen. Independentziaren gerran kalte handiak jasan zituen. 1931an, Monumentu Nazional bihurtu zen eta berrizu zuten.

Partekatu zure sareetan