ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

FLORA Y FAUNA

  • Jaulkipen-data: 20/01/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 24,5 x 35 mm. (verticales)
  • Txeketegiaren tamaina: 177,5 x 86 mm. (horizontales)
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 100
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30 € (Abubilla) y 0,39 (Rosa)
  • Tirada: Ilimitada para los dos motivos

Seilu itsaskorren bi taloitegik arrosaren eta argi-oilarraren irudiak dituzte, Landaretza eta Fauna igorpen berriaren protagonista direlarik.

30120071

Arrosa, lorerik ezagunenetarikoa eta “lorategietako erregina” dena, oso gustukoa da bere usain atsegina eta espeziearen eta jatorriaren araberako kolore, forma eta tamaina ugariak direla eta. Arkakarats izeneko zuhaixkatik datorren lora da, zenbaitetan igokaria dena. Loreak osoak eta hermafroditak dira, erregularrak, simetria erradialekoak. Berde koloreko bost piezako kaliza dute; korola simetrikoa, kolore biziko bost petalo erregularrez osatua, nahiz eta batzuetan zuria ere izan; androzeoa ere badute, espirala osatuz kokatzen diren estamine ugari dutelarik; ginezeoa, banandutako hainbat pistiloz osaturikoa; nektarioa, polinizazioa errazten duten intsektuak erakartzeko; eta infloreszentzia adarkatuak, korinboak eratzen dituztenak. Arrosa-espezie gehienak apaingarri gisa erabiltzen diren arren, lurringintzan, kosmetikan, sukaldean eta medikuntzan erabiltzen den olioa ateratzeko ere erabiltzen dira. Baso-arkakaratsen eta bestelako arrosen artean ehun espezietik gora dagoenez, oso forma desberdinak eta kolore ugari daude.

30120072

Argi-oilarra hegazti migratzaile oso polita da. Europako, Asiako eta Afrikako iparreko zonalde epeletan eta tropikaletan bizi da. Intsektuez elikatzen da eta larbak ateratzeko erabiltzen duen moko luzea dauka. Arrosa koloreko lumak ditu eta hego zein buztanean marra zuri-beltzak ditu, buruan zutik jartzen diren lumez osaturiko mototsa duelarik. Emeak, inkubazioan, olio-glandulak isuritako usain txarreko likidoa isurtzen du. Hegan egiteko modua kulunkatua da, noranzkoa askotan aldatzen duelarik. Zuhaitzen zuloetan, arroken arrailetan eta garautegietan txitatzen du. Estepako hegaztia denez, arean bainatzen da, ez da uretan sartzen. Txitak 22tik 24 egunera irauten dute habian.

Partekatu zure sareetan