ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

25 Aniv. de la promulgación de la Ley Orgánica del Tribunal de Cuentas

  • Jaulkipen-data: 12/05/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30 €
  • Tirada: 1.000.000

1982ko maiatzaren 12an, Gorte Orokorrak Kontu Auzitegiaren Lege Organikoaren Legea onartu zuten, Gorte Orokorren mende dagoen kontabilitateko legeriaren eta fiskalizazio ekonomiko zein finantzarioko organo gorena. Legea aldarrikatu zenetik 25 urtera, efemeridea gogoratu nahi da seilu baten bitartez.

30520071

Madrilgo erdian dagoen Fuencarral kalean dago Kontuen Auzitegia eta Hirigintzako Plan Orokorrean “eraikuntza berezi” sailkatu den lau angeluko eraikuntza batean dago. Haren lege-eremua nazio osora hedatzen da, Autonomia Erkidegoetako zerga-erakundeen aurka joan gabe eta legearen lehenengo artikuluak zera dio: “Kontuen Auzitegia kontuen organo ikuskari gorena da eta hari dagokio Estatuko zein sektore publikoaren kudeaketa ekonomikoa... Konstituzioaren arabera eta honako Lege Organikoaren arabera”. Lege arauak berrogeita bederatzi artikulu ditu eta horietan erakundeak, modu independentean eta legeak agintzen duenaren arabera betetzen dituen funtzio zein betekizunak azaltzen dira xehetasun osoz. Besteak beste honako funtzioak biltzen dira: “Sektore publikoaren jarduera ekonomiko zein finantzarioaren kanpo ikuskaritza, etengabekoa eta kontsumokoa” eta “Diru zein efektu publikoak erabiltzen dituzten eta haren mende dauden langileen diru-erantzukizunaren ikuskaritza”. Kontuen Auzitegiaren jatorri historikoa Trastamara etxean dago, Juan II (1406-1454) erregearen garaian. Orduan, Kontuen Zenbatzaile Nagusien lehenengo ordenantzak eman ziren, 1437an. Arau horiek zergak jasotzeko eta kontuak antolatzeko zeuden arazoen ondorioz sortu ziren. Zenbatzaile Nagusiek “auziak entzun eta erabakitzeko, jaso ez ziren zergen zorrak edo jasotako baina kutxan sartu gabekoak jasotzeko gaitasuna zuten. Horrela, isunak eta zigorrak ezartzeko epaile bilakatu ziren”. 545 urteko aldea dago lehenengo ordenantza horietarik egungo legearen artean. Seiluan Kontuen Auzitegiko fatxada nagusia irudikatu da, inguruan honakoa duelarik idatzita: “XXV Aniversario 1982-2007 Ley Orgánica Tribunal de Cuentas”.

Partekatu zure sareetan