ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

DEPORTES. Centenario Real Betis Balompié S.A.D.

  • Jaulkipen-data: 14/06/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 €
  • Tirada: 600.000
  • Horzduna: 13 3/4

Real Betis Balompié taldea sortu zeneko mendeurrena ospatzeko Kirolak saileko seilua argitaratu berri da.

30620071

Betisaren historial 1907an du hasiera, Eskola Politeknikoko hainbat ikaslek, Sevillan, Sevilla Balompié taldea sortu zuenean. Bi urte beranduago, taldea Gobernu Zibileko erregistroan eman zuen izena, kirol etapa luze bati hasiera emanaz. 1914ean, Sevilla Balompié-k eta Real Betis F.C.-ek (1909an sortua) bat egin zuten, egungo izena jarri ziotelarik: Real Betis Balompié. Taldearen kirol palmaresak garaipen handiak eta momentu ez hain onak biltzen ditu. Baina, zaletuak beti egon dira atzean, laguntzen. Klubaren historia aztertzean, garairik onenetarikoak 20ko eta 30ko hamarkaden bukaeran izan zirela ikus dezakegu. 1928an, Andaluziako Kopa irabazi zuen eta 1931an, Espainiako Koparen finalera iritsi zen, txapeldunorde bukatu zuelarik. Urte bete beranduago, 1932an, Lehenengo mailara igo zen lehenengo talde andaluziarra izan zen eta, 1934/1935 denboraldian, Liga irabazi zuen. Horren ondoren, taldeak etapa kaskarra izan zuen eta bigarren mailara eta, ondoren, hirugarren mailara ere jaitsi zen. Haren jarraitzaileak, futbol zelaiak betetzen dituztenak dira, 1958an berriz ere Lehenengo Mailara igotzea lortu zuen taldearen oinarrizko laguntza. Bi hamarkadetan, Real Betis Balompié taldeak momentu latzak bizi izan zituen. 1977an, aldiz, Espainiako Txapeldun bilakatu zen (Errege Kopan). 2005 urtean ere lortu zuen Errege Kopa irabaztea eta Espainiako Superkoparen Txapeldunordea izan zen. Nazio arteko mailan, sei aldiz hartu du parte UEFA Kopan, bi aldiz Europako Errekopan eta behin Txapeldunen Ligan. Betis taldeak berde eta zuri koloreko jantziak ditu, 35.000 bat bazkide ditu eta 318 laguntaldetik gora. Seiluan taldearen izena ikus daiteke 100 zenbakiaren bitartez adierazitako Mendeurrenaren logotipoaren gainean –bi 0-ak okerturik-, armarria (elkarri lotutako bi B-k osatzen dutena eta goian koroa eta hamahiru barra zuri eta berdeak dituenak), 1907-2007 datarekin batera.

Partekatu zure sareetan