ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EXPO 2008. ZARAGOZA

  • Jaulkipen-data: 05/07/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 20
  • Zigiluen posta-balioa: 0,58 €
  • Tirada: Ilimitada

Correosek, seilu baten bidez 2008ko Zaragozako Nazioarteko Erakustazokaren logotipoa eta maskota eman nahi du ezagutzera. Gertaera handia izango da eta haren gai nagusia Ura eta Garapen Jasangarria izango da, Bureau International des Expositions delakoak koordinatuko du azoka, hautagai zituen hiru hirien artean (Tesalónica, Trieste eta Zaragoza), Nazioarteko Erakustazoka ospatzeko azkena aukeratu zuen erakundea.

30720071

Ura eta Garapen Jasangarria da Nazioarteko Erakustazokak izango duen izena, 2008ko ekainaren 14an hasi eta irailaren 14ra arte iraungo duena. 90 egun baino gehiago izango dira eta haietan 3.400 ikuskizunetik gora egongo dira haurrentzat eta gazte zein helduentzat, 300 konpainia eta artisten eskutik. Ikuskizunek urarekin erlazioa izango dute, gutxi gora behera, XXI. mendeko protagonista izango den gai nagusia eta honako zatietan bereiziko dena: Ura, baliabide urria, Uraren Paisaiak, Ura herrialdeen arteko harremanerako elementu gisa eta Ura bizitzeko. Nazioarteko Erakusketa horren espazioak 25 hektareako lurra hartuko ditu eta Ebro ibaiaren ondoan kokatuta egongo diren Ur-hiriak, elkarbanatutako ura, Egarria, Muga-ura, Irlak eta Uharteak eta beste zenbait gairen inguruko hainbat eraikin izango dituzte. Leku handi horretan erakusketan parte hartuko duten 90 herrialdetik gora egongo dira ordezkaturik. Correos Zaragoza 2008-aren babesle da eta Zaragozako zeta ur-tantatan azaltzen den seilua atera du, gainera, Fluvi izeneko maskota ere azalduko da bertan, flumen vitae-ren akronimoa (latinez, bizitzaren ibaia). Fluvi, Sergi López Jordana Bartzelonako diseinugileak asmatutako pertsonaia irudi urdin alai bat da, begi beltz handiak dituena eta E.T.-ren oso antzekoa. Uretako izakia da, gorputz likatsu erdigardenduna. Ukitzen duen guztia garbitzen duen pertsonaia baikorra da. Hura asmatu denean erabili den sinbologiaren arabera, Fluvi iragaten den lekutik bizitza sortzen da. Egileak, maskota egiteko, ur-tanta baten irudia erabili du.

Partekatu zure sareetan