ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

VALORES CÍVICOS

  • Jaulkipen-data: 16/05/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30; 0,39; 0,58 y 0,78 €
  • Tirada: 3.000.000 para los valores 0,30 y 0,58 € 1.000.000 para los valores 0,39 y 0,78 €

Hirugarren urtez jarraian, Balio Zibikoak izeneko seriea merkaturatuko da, interes sozial handiko gaiekin lotutako lau seilu berri igorriz.

40520071

“Desberdinak gara, berdinak gara” lelopean, 0,30 euroko balioa gizarteratzeari eskainita dago eta arrazakeriaren aurkakoa da. Solidaritate mezua Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak 2007. urtea "Guztiontzako Aukera Berdintasunaren Europako Urtea" izendatzearekin hartutako erabakiaren harira dator. Arrazakeria, xenofobia, intolerantzia edo immigrazioaren aurkako borroka dira EBko herrialde batzuek planteatutako ekimenetako batzuk bazterketa errotik kentzeko kultura anitzeko gizartea lortzen saiatzeko.

40520072

0,39 euroko seiluak “Guztiok lagun. Eskolako indarkeriaren aurka” mezua hartuko du. Ikasleek geletan eta jolastorduetan jasaten dituzten erasoek eragin dute gobernuak, erakundeek eta hezitzaileek arazoa benetako ikuspegitik landu behar izaten. Hezkuntza programen plangintza eta ikasleen artean tratu txarrei aurre egiteko beharrezko baliabideak eskaintzea funtsezkoak dira ikastetxeetan indarkeria fenomeno hori geldiarazteko eta amaitutzat emateko.

40520073

Espainia da “Organoak Emateko” indize altuenetakoa duen herrialdeetako bat, gai hori landuko da merkaturatuko den 0,58 euroko seiluan. Datu ofizialen arabera, 33,8 emaile daude milioi bat laguneko, datu horrek herrialdea lehen postuetan jartzen du, organoak emateari dagokionez. Transplante bidez gaixoak sendatzeko edo lagun askoren bizitza salbatzeko aukera ekintza altruista da, borondatea eta kontzientziazio soziala eskatzen duena. Bien bitartean, milaka gaixo solidaritatez betetako emaile anonimoa iritsi zain daude.

40520074

0,78 euroko seilua “Sexuen berdintasunari” eskainita dago. Emakumeek historian zehar jasan duten bazterketa errotik ken daiteke “Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako Lege Organikoarekin”. Bertan ezartzen da sexuen arteko berdintasunari eta hainbat arlotan (politika, zibila, lanekoa, ekonomikoa edo soziala) bazterketa desagertzeari buruzko printzipio juridikoa. Horrek guztiak eragina izango du gizarte demokratikoagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko. Balio Zibikoei eskainitako lau seiluek aurreko urteetako diseinuaren ildoa jarraituko dute eta, izenburuak adierazi bezala, solidaritatearen alde eta hainbat arlotan gizartearen lankidetzaren alde egiten du.

Partekatu zure sareetan