ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EFEMÉRIDES. Coronación Canónica de María Stma. de la O. Sevilla

  • Jaulkipen-data: 16/06/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Efemerides saileko seilu berri bat atera berri da, O-ko Maria Guztiz Santuaren Koroapen Kanonikoa ospatzeko, Trianako Sevillako auzoan, ekainaren 16an egingo dena.

40620071

O-ko Andre Mariaren Koroapena herriak irudiari dion debozioa eta adorearen adierazgarri da. Andre Mariak Sevillako milaka fededunen, elkarteen, mugimendu apostolikoen, ermandadeen eta kofradien zein elkarte zibil eta kulturalen artean duen ospearen ondorioz Eliza Katolikoak egin duen ekintzarik aipagarriena da. O-ko Maria Guztiz Santuaren egungo irudia Antonio Castillo Lastrucci irudigile ospetsuak egin zuen 1937an, Gerla Zibilean hondatutako jatorrizko irudia ordezteko. Nahigabetua adierazten du, burua pixka bat alderatuta duena eta begi belzdun begirada adierazkorra duena, haietatik beirazko malkoak darielarik. Aho fin eta txikia du eta ezpainak erdi irekita, goiko hortzak ikus daitezkeelarik. Irudia janzteko zutargikoa da, tamaina naturalekoa, 1,62m ingurukoa eta besoak mugi daitezke. Eskuetako behatzak luzatuta daude eta zertxobait tolestuta eskuineko eskukoak, zapia eusteko. O-ko Andre Maria Trianako O-ko Ama Birjinaren Parrokian dago eta bere egilea, Castillo Lastrucci (Sevilla, 1882-1967), andaluziar irudigintzako izen handieneko egile bat zen. Sevillako Arte Ederren Probintzi Eskolan ikasi zuen eta berehala bihurtu zen aipagarria bere lana, Probintziako Aldundiko hainbat sari eskuratu zituelarik. Hasieran zezenaren inguruko irudiak egin zituen, zaletua baitzen, baina gero irudi erlijiosoak eta eskultura-konposizioak egiteari ekin zion: prozesioetako pausoak. Lortutako arrakastaren eta Ermandadeek egin zizkioten hainbat eskaeren ondorioz, 1923an bere tailerra sortu zuen eta handik egun izen oneko irudigileak diren hainbat artisau irten ziren. Hark 450 lan baino gehiago egin zituen, penintsula osoan zehar sakabanatuta daudenak. Seiluan O-ko Maria Guztiz Santuaren irudi nahigabetua adierazten da, sevillarrek gehien maite eta adoretzen duten irudietako bat.

Partekatu zure sareetan