ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

ARQUITECTURA 6 sellos: Capilla Valleacerón Almadenejos.Ciudad Real; Casa El Capricho Comillas.Cantabria; Mercado Sta Caterina Barcelona; Puente Bizkaia Las Arenas Portugalete; T4 Aeropuerto Barajas; Casa Lis Salamanca

  • Jaulkipen-data: 26/04/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado (valores faciales:0,30; 0,42; 0,78 y 2,49 €)Calcografía (valores faciales: 0,39 y 0,58 €)
  • Papera: Huecograbado: Estucado, engomado, fosforescenteCalcografía: Estucado, engomado, mate, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales) para valores 0,30; 0,39; 0,42 y 0,78 €40,9 x 28,8 mm. (horizontales) para valores 0,58 y 2,49 €
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30; 0,39; 0,42; 0,58; 0,78 y 2,49 €
  • Tirada: 1.000.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 3/4

50420071

Beste sei seiluk handitu egin dute Arkitektura seriearen baitan igorri ziren seilu kopurua. Almadenejoseko (Ciudad Real) Valleacerón kapera gisako eraikin berezienei zuzendutako balioak, Comillaseko (Kantabria) El Capricho izeneko etxea, Santa Caterina (Bartzelona) merkatua, Areatza-Portugaleteko (Bizkaia) zubi esekia, Barajas aireportuko (Madril) 4 Terminala (Madril) eta Casa Lis (Salamanca) izeneko jauregia. Valleacerón-eko kapera, Sol Madridejos eta Juan Carlos Sancho Osinaga arkitektoen lana, 2000. urtean egina, azken hamarkadako proiektu berritzaileenetariko bat da eta modu fokalean tentsionatutako tolestura-kaxa gisa dago planteatuta. Mendixka batean kokatuta, 80 metro koadroko gainazala du, ondo bateratuta daude, gainera: materia, espazioa, ingurua, argia eta paisaia.

50420072

Capricho Antoni Gaudík gaztetan udako etxe gisa egindako lana da eta 1883-1985 artean eraikia izan zen Cristóbal Cascante Colom arkitektoaren zuzendaritzapean. Estilo eklektikoa du, iradokizun modernistekin; bertan, motibo neogotikoak dituzten forma neomudejarrak konbinatu eta egokitzen dira. Fatxada adreiluzkoa da, zeramikazko tirekin apainduta. Horretatik, jatorrizko dorrea eusten duten sarrerako zutabeak nabarmendu behar dira.

50420073

1848an inauguratutako Santa Caterina merkatua birmoldatu egin zuten Enric Miralles eta Benedetta Tagliabue arkitektoek. Kolorez osatutako mosaiko handia osatzen duten kolore anitzeko zeramikazko piezekin egindako izurtutako teilatupea da bereizgarri nagusia; Bartzelonako beste fatxada modernista batzuen formak iradokitzen ditu.

50420074

Bizkaia zubia 1893an inauguratutako lan bikaina da. Alberto de Palacio, Eiffelen jarraitzailea, izan zen lanaren egilea. Itsasontzien pasabidearen gainetik esekitako transbordadorea duen munduko lehen zubia da. Burdinaren Arkitekturaren adierazle gisa osatu zen eta martxan jarraitzen du oraindik.

50420075

Barajas aireportuko 4 Terminala, Antonio Lamela eta Richard Rogers arkitektoen proiektua, 2006an inauguratu zen. Eraikin nagusia eta satelitea ditu. Altzairuzko eta kristalezko egitura du eta teilatupea banbuzkoa da. Barnealdea, oso argitsua eta zabala, praktikoa, funtzionala eta malgua da.

50420076

Casa Lis, 1905ean Joaquín Vargas arkitektoak jauregi pribatu gisa egindakoa, Art Nouveau eta Art Déco Museoa da egun. Joera modernistak dituen eraikinak Ramos Andrade antigoaleko gauzen saltzailearen bildumak ditu.

Partekatu zure sareetan