ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

NATURALEZA

  • Jaulkipen-data: 19/07/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30 €
  • Tirada: Ilimitada de cada motivo
  • Horzduna: 13 3/4

Hainbat seilu atera dira Natura gaiaren inguruan. Hor dira Las Médulas, Monte Perdido, Ribeira Sacra, Cabo de Gata-Níjar Natur Parkea, Montoro del Maestrazgoko Organoak, Cíes Uharteak, Ebroko Delta eta Caldera de Taburiente delakoei eskainitzako seiluak. Horri beste bi berri hauek gehitu behar diegu: Parc Natural de L´Albufera eta Lagunas de Ruidera. Bi seilu horiek bi parke horien panoramikoak erakusten dizkigute.

50720071

Valentzia hiritik hurbil dago La Albuferako Natur Parkea. 1986eko uztailaren 23an Valentziako Gobernuak onartu zion titulua. 21.039 Ha. ditu eta lakuak, Albufera izenekoa, ingurune hezeak eta kostaldeko kordoiak Dehesa del Saler deritzonak osatzen dute parkea. Klima mediterranearra dauka. Aurretik lakua osatzen zuten zonen landaretza gutxi da, baina kostaldeko arezko zonan landaretza ugaria da, haien artean karraskila eta legeltxorra daudelarik. Substratua harritsua den zonetan ere, baso mediterranearreko landare tipikoak daude, aleppo pinua, erromeroa, elorri-triska eta ezkaia haien artean. Zona hezeetan, uretako espezieak aurki ditzakegu, lezka eta enea, esaterako. Faunari dagokionez, lakuan aingirak eta lupiak daude, zonako arrain espezie autoktonoez gain. Baina La Albufera parkeko gauzarik aipagarriena hango hegaztien aberastasuna da, koloretako ahate ugariak, basahateak, lertxunak eta kaioez gain.

50720072

Lagunas de Ruiderako Natur Parkea Gaztela-Mantxan dago, Ruidera, Argamasilla de Alba eta Villahermosa herrietan, hain zuzen ere, Ciudad Real probintzian eta Ossa de Montielen, Albaceten. 15 aintzira ditu parkeak, ibarrean zehar hedatzen direnak. Beraien artean ur-jauziak, errekastoak eta lur azpiko ur-korronteak daude, aurrekoa hurrengoarekin elkartzen dituztenak. Peñarroyako urtegia ere parkean dago, haren gainazal osoa 3.772 Ha-koa delarik. Lurraldearen barruan, Peñarroyako eta Rocafridako gazteluen aztarnak ere aurki ditzakegu. Hango uretan landaretza ugaria bada ere, lezka eta ezpata-belarrez osatua, arrain ugari ere badaude. Aintzirek animali ugari erakartzen dituzte, hegaztiak gehienbat, espazio horiek hibernatzeko erabiltzen dituzte eta.

Partekatu zure sareetan