ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

JUVENIA 2007

  • Jaulkipen-data: 28/04/2007
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,30 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Juvenia, Gazte Filateliaren Erakusketa Nazionala, batez ere gazteei zuzendutako gertakari filateliko garrantzitsua da; bi urtez behin izaten da eta oraingo honetan Calahorra Errioxako herrian izango du topalekua.

60420071

Juveniak, apirilaren 28 eta maiatzaren 5 artean egingo den XX. edizioan, aurrekoetan bezala, seiluen mundu liluragarria eta hezitzailea ezagutzera eman nahi du gazteenen artean; izan ere, horiek dira etorkizuneko bildumazaletasun filatelikoaren muinak. Calahorrako Asoziazio Filatelikoak eta Numismatikoak eta Calahorrako El Lazarillo Gazteen Klub Filatelikoak antolatutako edizio honetan Espainia osotik, Frantziatik, Portugaletik eta Italiatik etorritako ehunka bildumazalek hartuko dute parte. Bilduma horiek zortzi epailek baloratuko dituzte. Juvenia 2007 programaren baitan, hainbat kultura ekimen egingo dira: haur tailer filatelikoak, ikastaroak, bisitak, eta jolas eta magia ikuskizunak. XX. edizio honetako programa amaitu baino lehen, Mieres Asturiasko herrian izango den hurrengo Juvenia 2009 aurkeztuko dute. Calahorra, eskualdeko hiriburua da eta Errioxako Komunitate Autonomoko herririk garrantzitsuena Logroñoren ostean. Ebro haranean dago, ibai horrek Cidacos ibaia hartzen duen lekuan, hain zuzen. Ekonomia nekazaritzan eta baratzetik eratorritako produktuak kontserbatzeko industrian dago oinarrituta. Behe Paleolitiko garaiko historia du eta Burdin Aroko asentamendu baten datuak daude. Erromak konkistatu zuen K.a 187. urtean eta Julio Césarrek eta Augustok udalerri bihurtu zuten. Apezpikuen egoitza da IV. mendetik eta 714. urtean musulmanek konkistatu zuten. 1045. urtean Alfonso VI.ak berriz konkistatu zuen eta berak sartu zuen Gaztelako Koroara. XV. mendean hirigintza garapen handia izan zuen eta XIX. mendean, trena iristearekin eta kontserba industria garatzearekin batera, nabarmen hedatu zen. Lehengo garai haietatik oraindik ere ondorengoak mantentzen dira: zirkoaren eta erromatarren harresiaren aztarnak, Santa María katedral gotikoa, Apezpikuen jauregia, aurrealde gotikoa duen San Andrés eliza; Carmen eta San Francisco elizak, barrokoak biak ere; Santiago elizaren aztarnak, neoklasikoa; eta XVI. mende amaierako Carmelitas Descalzas komentua. Guztiak seiluan irudikatu dira.

Partekatu zure sareetan