ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CIENCIAS DE LA TIERRA Y DEL UNIVERSO

  • Jaulkipen-data: 04/02/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 20
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78 y 2,60 €
  • Tirada: Ilimitada para los dos valores postales

Nazioarteko Urte Polarra eta Lurra Planetaren Nazioarteko Urtea gaiak dira Lur eta Unibertso Zientziak seriea erakusten dutenak.

10220081

Nazio Batuetako Batzar Nagusiak adierazi du 2008. urtea Lurra Planetaren Nazioarteko Urtea izango dela. Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak (IUGS) eta UNESCOk elkarrekin aurkeztu zuten proposamena, gizartea kontzientziatzeko eta mundu osoko ezagutza geozientifikoak aplikatzerakoan Lur Zientziek eguneroko bizitzan duten garrantziaz ohartarazteko. Gisa horretan, naturak eragindako hainbat eta hainbat giza ezbehar saihestu ahalko ziren, lurrikarak eta tsunamiak esaterako. Planteatutako helburuen artean, besteak beste, natura-ezbeharrek eragindako arriskuak murriztea dago, natura baliabide berriak aurkitzea eta modu iraunkorrean eskurakoi bihurtzea; hirigune berrietan lurraren ordenamenduan laguntzea; gazteen artean Lur Zientziak ikasteko gogoak sustatzea eta ikerketarako aurrekontuak areagotzea. Seiluan uharri bat agertzen da, itxuraz antzua dirudiena, eta kimu bat sortzen da bertatik, bizitza esperantzaren adierazpen gisa.

10220082

Era berean, 2007-2008 urteak, Nazioarteko Urte Polar izendatuak, planetako eremu polarretan (Artikoan eta Antartikoan) behaketak sustatzea du interesgune, koordinatutako ikerkuntza zientifikoko nazioarteko programa baten bidez. Zientziarako Nazioarteko Batzordeak (ICSU) eta Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) bultzatu dute ideia hori, eta honezkero mundu osoko 60 herrialde, unibertsitate eta ikerlarien babesa dauka, 200 proiektu baino gehiagotan multzokaturik. Bere helburuen artean, besteak beste, poloetako eskualdeek duten ingurumen egoera ikertzea dago; etorkizunean gerta daitezkeen aldaketak iragartzeko hobekuntzak egitea; poloetako eta planetako gainerako guneen arteko elkarrekintza bultzatzea, eta zientzia poloetako eskualdeetara zabaltzea. Lurra agertzen da seiluan, eta bi aho ditu – Iparraldeko eta Hegoaldeko Poloa- eta haizea ematen da horietatik. Poloak Lurra osasuntsu mantentzeko bitartekotzat jotzen dira.

Partekatu zure sareetan