ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

DÍA DEL SELLO

  • Jaulkipen-data: 05/05/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 20
  • Zigiluen posta-balioa: 0,39 €
  • Tirada: Ilimitada

Zigiluaren eguna seriea oraingoan Real Ordenanza del Correo Maritimo delakoari eskaini zaio; Espainia eta itsasotik haratagoko bere lurren arteko posta bidezko komunikazioak XVIII. mendearen azken herenean arautu zituen lana, hain zuzen ere.

10520081

Metropoliko gobernuen eta Indietako urrutiko herrialdeen artean harreman estuak izateko beharrak Carlos III-ren erregetzan Real Ordenanza del Correo Maritimo delakoaren argitalpenarekin haren inguruan zeuden xedapenak antolatzera eraman zuen eta horrela dio dokumentuak: “Por quanto el Ramo de Correos marítimos se ha gobernado hasta ahora por las reglas, y ordenes ... he resuelto se reduzcan à una Ordenanza, que las comprenda todas en los términos que expresan los Tratados y Títulos siguientes ...” Lanak bost atal ditu, administrarien eta itsas postaren zerbitzuko langileen funtzioak arautzen dituztenak, posta sartzeko portuak zein diren, bidalketak egiteko erabil daitezkeen itsasontziak zein ziren, zerbitzuko langileek zituzten pribilegioak eta salbuespenak zein ziren eta delituren bat eginez geroko zigorrak adierazten zituztenak, beste hainbat xedapenen artean biltzen dituztenak, garai hartako araudia osatzen zutenak, hain zuzen ere. Correos y Postas-en Estatuko Idazkaria eta Superintendentea zen Gerónymo de Grimaldik idatzi zuen. Real Ordenanza del Correo Maritimo delakoa Madrilen inprimatu zen, 1777an, Antonio de Sancha Jaunaren establezimenduan, XVIII. mendeko inprimatzaile ospetsuenetarikoa, liburuaren historian inprimatzaile eta editore moduan ohorezko lekua duena. Haren lanen ezaugarri dira paperaren kalitatea, inpresioaren garbitasuna, tipografia, ertzen tamaina handia eta haren grabatuen edertasuna. Dokumentuaren azalean Carlos III erregearen grabatzailea eta arteetan izen handikoa zen Tomás Francisco Prietok egindako errege ezkutua dator. Irudi hori da hain zuzen ere Correosen zigiluak erreproduzitu duena. Real Ordenanza del Correo Marítimo delakoa, Posta eta Telegrafo Museoaren Liburutegiko antzinako funtsen artean dago, Madrilen.

Partekatu zure sareetan