ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

NATURALEZA 2008

  • Jaulkipen-data: 10/03/2008
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,31 €
  • Tirada: 1.000.000 de cada motivo
  • Horzduna: 13 3/4

Natura igorpena bi zigiluz dago osaturik eta Segovian dagoen Hoces del río Duratóngo Parke Naturalari zein probintzia berean dagoen Toledoko Mendien eskualdeari eskaini zaie. Bi zigiluek bata zein bestearen irudi panoramiko bana dituzte.

20320081

Hoces del río Duratóneko Parke Naturala Segoviako ipar-ekialdean dago, Sepulvedan. 5.037 hektareako azalera du. Haren erliebea Duratón ibaiak kareharri mesozoikoetan higatutako arroilaz, kanoiz eta amildegiz osatzen da. Han aurki daitezkeen landareen artean, intsentsu-sabina eta ipar-ipurua nagusi diren paramoak hedatzen dira, sastrakako beste hainbat espezieren artean ezkaia, salbia eta elorri-triskak aurki daitezkeelarik, huntza, garaizka eta asplenioa bezalako espezie nitrofiloez gain. Eta ibaiaren ertzetan, landaretza konplexu eta anitzagoa da. Zumarren, sahatsen eta haltzen artean intxaurrondoak, gaztainondoak, aranondoak eta elorriak ere aurki ditzakegu. Faunari dagokionez, kanoiak osatzen dituen goiko parteetan sai arrea, arranoa, sai zuria eta belatza bezalako hegaztiak aurki daitezke eta, arroan, hainbat motatako narrasti, anfibio eta ugaztunak. 1989an bilakatu zen Parke Natural.

20320082

Toledoko Mendien eskualdea Gaztela-Mantxan dago. Hala deritzo iparretik Tajoko haranaren koskek, hegoaldetik Guadiana ibaiak eta antzinako Calatravako lurraldeek, mendebaldetik Pusa ibaiak eta antzinako Talaverako lurrek eta ekialdetik Mantxak mugatzen duten lurraldeari. Zonaldearen arabera, izaera mistoko basoa aurki daiteke, arteak, astigarrak, artelatzak eta erkametzak estrepaz, ainarrez, erromeroz, legeltxorrez eta izpilikuz osaturiko sastrakarekin nahasten direlarik. Faunari dagokionez, Toledoko Mendietan oso anitza da, arranoak eta saiak daudelako, basoilo, basoilo txiki eta martin arrantzaleez gain. Ugaztun handiak ere badaude, oreina, orkatza eta basurdea esaterako, eta narrasti, anfibio zein arrain ugari.

Partekatu zure sareetan